Búsqueda general
Nueva búsqueda Autor: "Alberdi, Beñat" Persona: Berriozabal, MaiteConcretar búsqueda
Resultados: 537
2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Uxue denean apuntatzen da, ikastaroak, yoga... eta dena uzten du segidan. Eta hori Mirenek ezin du jasan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Badakit zarela pertsona bat asko maite duena? Baina, zer maite duzu zuk Onintza? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hemen ikusten duzuen obra hau, Mari Puri Herreroren Sobresalto a los campistas da. Euskal Herriko bilduma publiko guztietan lanak dituen arren eta izen ezaguneko artista izanda ere, aurten ospatzen da Mari Puri Herrerok museo batean egindako azken banakako erakusketaren hogeita hamabosgarren urtemuga. Hain zuzen ere, 1986an egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan. Euskal artearen berrikuspen historikoa behar dela aldarrikatzen da. Birpentsatu egin behar dira museoetako erakusketak. Programazioa berrikusi egin behar da. Zergatik ez egin Txillidaren ordez Mari Puri Herreroren obrak erakutsiko dituen erakusketa bat? Zu amarekin etorri zara gaurko erakusketa ikustera. Zure ama etxean gogoratzen duzu umetatik margotzen. Beti arteaz interesatuta eta denbora tarte bat zuen bakoitzean, pintzelarekin hara eta hona ideiak hartuz, margotuz. Eta berak izan zuen erakusketaren berri eta esan zizun “Saioa joango gara? Lagunduko didazu? Ikusiko dugu?” Eta sartu zarete erakusketan eta badaramazue 40 minutu. Zu pixka bat nekatu zara eta eseri zara ertz batean eta zure amak obraz obra, ertzez ertz, testuz testu, jarraitzen du erakusketa ikusten. Eta hortxe zaude zu apur bat nekatuta, ertz batean eserita, zure amari begira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-06 Getxo Berezia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Azken urteetan etxeetan lapurtzea izan da zure ogibidea. Aurrez ikusi eta zaintzen dituzu jendearen ohiturak. Hori egin, eta Algorta inguruko itxura oneko familia baten etxera lapurtzea erabaki duzu. Sartu zara haien etxera, baina zure sorpresarako aberatsetik gutxi du familia honek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Izaro Bilbao
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bizilagunak zarete, eta Josune, zu Izarorengana hurbiltzeko aitzakia bila zabiltza beti. Gaur arropa eskegitzen ari zarela kamiseta bat erori zaizu bere tenderetera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor, zuk, ez duzu ondo eramaten gauzak aurrez antolatze hori. Hurrengo asterako planak egiteko gaitasunik ez duzu izan inoiz. Baina aldatu egin nahi duzu, eta Sebastian lagunari joan zatzaizkio laguntza eske. Sebastian hogeita bost urtez etorri da hutsik egin gabe hona. Urtebeteko aurrerapenaz datak zehazten eta betetzen ondo daki. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-02 Berriz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ikasketak egin nahi zenituen eta egin zenituen. Bikotea nahi zenuen eta baduzu. Lan egonkorra izan nahi zenuen eta baduzu. Ama izan nahi zenuen eta hala zara. Arrakasta topatu nahi eta baduzu. Edertasuna nahi eta hala izan. Baina zu hala ere ez zara ondo sentitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Txapeldunaren agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Musikariak zarete. Gaur ere, beste askotan bezala, zuen herrian musu-truk jotzeko eskatu dizuete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Manu Goiogana
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-semeak zarete, Beñat aita eta Manu semea. Apustuekin nahi baino harreman eskasagoa garatu zenuen Beñat: bateko frontoiak, besteko joko-makinak... Eta gaitza izan zen, baina irten zinen hartatik. Ez orduan ere etxeko giroa nahastu barik, ez Manu eta inguruak arazo horren ezagun izan gabe. Pasatu dira urte batzuk harrezkero, eta gaur kalean zoazela, Eibarko apustu etxe bateko atetik Manu ikusi duzu irteten. Eta barruak estutu zaizkizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, aita, baserritarra da lanbidez, eta Igor, semea, baserrian bizi da. Semea klima aldaketarekin kezkatuta dago eta baserriko lan guztiei egozten die aldaketa hori (baratzeko ura, ganadua...) Gose greba egiten hastea erabaki du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Hemen beheran pankarta bat dago Zaldibarko zabortegiari buruzkoa. Bihar bost hilabete zabortegia goitik behera etorri zela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertso asko eskatu dizkizuete konfinamenduan. Orain beste eskaera bat jaso duzu. Bere bikotea eta bere maitaleari buruz hiru bertso eskatu dizkizu. Bat bere betiko bikoteari iradokiz haustura, bigarrena maitaleari aukera berriak iradokiz eta hirugarrena, aurreko aukerak kale eginez gero, bietako egoerak konpon ditzakeena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: 2061ean, hemen bertan egongo bagina… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
