Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Basabürüa" Persona: Egaña, AndoniConcretar búsqueda
Resultados: 5555
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok zirujanoak zarete: esperientzia handikoa Andoni; Mendiluze, berriz, lehen ebakuntza duena. Moto istripu bat izan ondoren, oso larri ekarri dute gazte bat, eta ebakuntza mahaian hil da. Gelatik irten eta eskuak garbitzen ari zaretela oso zurbil ikusi duzu Aitor. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri berezikoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Andonirentzat gaia pentsatzean bi ideia ibili ditugu buruan. Biak ematea erabaki dugu, eta berak egin dezala gero nahi duena. Bi ideiak euskal abesti ezagunetan oinarritzen dira. Hil berri den Imanol kantariaren Mendian gora haritza abestiak honela dio pasarte batean: "Ni hiltzen naizen gauen behintzat / eizue lo lasai". Abesti herrikoi batek, aldiz, honela dio: " Begiak parrez parrez, bihotza negarrez". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi andre zarete eta desagertu berri den Marero ontzian zenituzten senarrak. Orain gorpu bat agertu da, eta Xebastianek desio du, bihotz betean, bere senarrarena izan dadila. Andonik, berriz, aukeran, nahiago bere senarrarena ez izatea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan esaten duk "bapo, oso ondo bizi naiz". Zergatik? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hire berdin-berdina huen panpin bat egin eta hilkutxa batean sartu genian. Bazirudian Egaña hilda zegoela eta horixe sinetsarazi genioan jende guztiari. Han pasatu hituen hire hilkutxaren aurretik bertsolari guztiak, batzuek errezatu, besteek negar egin... Eta magnetofoi bat jarri genian dena grabatzen. Hi haiz magnetofoi hura. Kontaiguk zer esan zuten atzeko bertsolariek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-01 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aste honetan hiru mendigoizale hil dira. Zer dezue esateko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joan den astean oso haize indartsuak izan ziren eta Pasaiko txalupa bat irauli zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarrabian. Bertako timonel gaztea desagertu egin zen. Gertakizun horretan oinarrituz, Egaña, klubeko presidentea izango da, eta berri txarra ematera doa, Peñagarikano. umearen aitarengana. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, senarra; eta Jon Enbeita emaztea. Biok zarete fededunak. Zuen semetxo bakarra, gaisotasun baten ondoren hil da. Amari, ezbehar honi aurre egiteko, fedeak ematen dio indarra. Aitak, orain bere zalantzak ditu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Etxe oneko bi anai-arreba zarete. Zuk, Maialen, bizitza guzia zeure aitaren ondoan eraman duzu. Orain, aitaren heriotza dela eta, gazterik munduz mundu joan zen Andoni zure anaia etorri da ezustean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-06 Maule-Lextarre Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Itsas bazterrean duzue etxea, eta zuen kezkak partekatuz etorri zarete Maulera; zuen eguneroko kezkak, Euskal Herriari buruzko kezkak, euskarari buruzko kezkak. Baina Maulerantz hurbildu ahala, zuen kezkak moldatuz, aldatuz, joan dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte bukaera da, eta, beraz, balorazioak egiteko garaia. Mila saiotan ikusten zaituztegu, baina gaur jakin nahiko genuke nolakoa den zuen egunerokotasuna; hau da, zuen egun normal bat nolakoa den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuetako batzuk gogoratuko zarete, Orion gertatua da. Orain urte batzuk, kultur teknikaririk eta horrelakorik ez zegoenean, festa antolatzaileak bi musika talde deitu zituen, egun berean, ordu berean, toki berean, kontzertua emateko. Hemen daude Egan eta Joselu Anaiak, plazan, beren trasteak deskargatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai, zu, azkenaldian ez zara ondo sentitzen; barruan baduzu zerbait ez dizuna uzten lasai sentitzen, baina ez dakizu zer den. Halako batean, zure ateko txirrina jo dute eta hor agertu zaizu saltzaile bat, gaizki jantzita, zikin, betaurreko lodiekin eta maleta zahar batekin; zer saltzen duen?: labatiba magikoak. Ea zertarako den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zintzo esaiguzu hiru mutil horiek, hiru gazteak, ikustean zer pentsatzen duzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Irazu bertsolaria izango da eta Andoni honen jarraitzaile sutsua. Azpeitiko finala ikustera joan zen, eta ez dakigu zergatik, baina ondoeza egin eta erietxera eraman zuten Andoni. Gaur, Irazu bisitara joan zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa