Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Oiartzun" Persona: Ibarzabal, NereaConcretar búsqueda
Resultados: 1194
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Onintza Enbeitaren testigantza: “Neskazahar alegera bat eraiki dut gorputz ez desiratu gisa irakurria izatearen minari aurre egiteko. Neskazahar alegera bat eraiki dut, hortik neure buruari barre egiteko ez dudalako biktimista edo haserre edo ahul azaldu nahi, ez digutelako uzten biktimista haserre edo ahul azaltzen”. Nerea, zuri galdetu nahi nizun jendaurrean aritzeko ea zer maskara eraiki dituzun eta noiz diren muga, noiz izan diren lagungarri. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Duela hilabete eta erdi gutxi gorabehera, Xuak, hiru urte pasatu ondoren bere amarekin, kartzelatik atera behar izan zuen, legeak hala aginduta. Nerea, zu, izango zara Olatz, Xuaren ama, eta Miren beste preso politiko ohi bat egoera beretik pasatuta dagoena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 90 urteko emakumea zara eta itsasoa da zure konpainia bakarra. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ekai ondarroar transexualari buruzko dokumentalak zabaldu zuen Zinegoak jaialdia aurtengo otsailean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi nerabeari buruzko “Mi pequeño gran Samurai” dokumentala estreinatu zen bertan. Ekai, besteak beste, tratamendu hormonalaren zain zegoen eta ezin gehiago itxaron, 16 urterekin bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pentsatzen dut Miren eta Nerea gogoan izango duzuela otsailaren 15 hura. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-02 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Tema propuesto: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Literatura oro har, eta poesia bereziki, tristurarekin lotzen da, nostalgiarekin. Eta nik kontrakoa eskatuko dizut. Deskribatuko al dizkiguzu poema baterako modukoak diren une zoriontsuak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Urtarrilaren 11n Bilbon presoen aldeko Sareren manifestazioa egingo da. Behin betiko konponbidea lelopean. Biok Hernanin bizi zarete. Zuk Nerea ez duzu asko ezagutu garai bateko Hernani. Dena kale borroka omen zen, ez omen zegoen hitz egiteko eskubiderik irakurri izan dugu. Nerea behin-betiko konponbidea eskatzen ari zara, sinisten duzu horretan, baina ikusten duzu gabezia ugari;
Maialeni Hernanin garai batean bizitakoaz galdezka hasi zatzaizkio Nerea.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jone eta Nerea bertsozaleak zarie. Kotxean zoazie Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Ekaitza dago eta bat-batean tximista batek kotxea jo dau. Onik heldu zarie, baina konturatu zarie denboran atzera egin dozuela eta mende honen hasierako final batean zagoziela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Kasualitate hutsa izan zan, baina orain, inoz gertatu jatzun onena dala uste dozu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana alaba eta Nerea gurasoa zarie. Greba feminista prestatzeko batzordetik bueltan zatozie. Oihana, Nereak esan deutsu zaintzaren gaiaz hainbeste hausnartu ostean, arduratuta dagoala etorkizunean ez daualako gertukoentzat zama izan gura Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerea udaltzaina zara. Alkoholemia kontrola egiten zabizela kotxe bat gelditu da zugandik 100 metrora. Hurbildu zarenean Ibai aurkitu dozu kopilotoaren jesarlekuan jarrita. Ez dago beste inor. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerea institutuko irakaslea zara eta Onintza bertako ikaslea. Institutuan ez dago Euskal Herriko maparik, baina azken asteetan Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako mapen ganetik Euskal Herriko mapa agertu da marraztuta. Nerea, Onintza harrapau dozu gela bateko mapa marrazten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto:
Puntu-erantzunak:
1- Zer izan gura zendun / nagusiagotan?
2- Umetako ametsak / orain ikusita…
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa