Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: "aldizkakoa" Persona: Labaka Mayoz, AneConcretar búsqueda
Resultados: 870
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen herrian bizitzeko etxe bila dabilen bikotea zarete. Alokairuak oso garesti daude. Maialenek ondoko herrira joatea proposatu dio Aneri. Anek, berriz, herritik kanpo joan baino nahiago du gurasoen etxera itzuli. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen begiradak berriz gurutzatu, eta gorputzak dar-dar egin dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Osinalde elkartea zara. Dagoeneko urte batzuk badituzu, eta makina bat gauza ikusiko zenuen hemen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-25 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Peio Ormazabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gabonak heldu dira. Pello, zure umea esanekoa eta ona da, baina ez daukazu berari opari gehiegi erosteko dirurik. Gaur elkartu zara Anerekin. Umearekin arazoak dituztela esan dizu, gaizki portatzen delako, eta opari mordo bat erosi dizkiotela, ea horrela jarrera aldatzen duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sorosleak zarete biok, eta hondartza berean lan egin duzue elkarrekin uda osoan. Denboraldia bukatzear dagoen honetan, zuek zaintzen duzuen hondartzan aurten bi lagun ito direla oharturik, zuk, Ane, datorren urtean ez duzu lan horretan jarraitu nahi; Asirreak, ordea, jarraitu nahi du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maddi Ane Txoperena
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon
eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Oier, greba egin duen irakaslea zara, eta Ane sindikatuko ordezkaria da. Protesta batean egin duzue topo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Bizilekuz aldatu behar izan duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-09 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka Mayoz, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Zaldibiko koruko edo abesbatzako lau kide zarete. Egun seinalatuetan kalera irten zarete kantatzera. Anek ondo kantatzen du eta badaki. Juliok nabarmen desafinatzen du baina ez zaio inporta. Irazuk letra bakar bat ere ez daki, eta Garazik giroa du gustuko eta irteeraren aitzakian tabernetan ibiltzen da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerabe baten gurasoak zarete. Gaztetxoen mugikorren erabilera mugatzeko kanpaina egiten ari dira ikastetxean. Zuei ere zuen mugikorren erabilera gutxitzeko gonbidapena egin dizuete. Zu, Ane, prest zaude horretarako. Beñat, aldiz, ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Eneritz, etxe berria erosi duzue, eta, badaezpada, Aneren gurasoei giltzen kopia bat eman zenieten larrialdietarako. Orain, Aneren gurasoak edozein momentutan sartzen dira etxera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Gaia: Lehiakortasuna
Puntua: Arlo askotan dago / lehiakortasuna
Puntua: Lehiak berez ez dauka / zertan izan txarra
Puntua: Gaur ez geundeke hemen / lehiarik ezean
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
