Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: "prentsa" Persona: Egaña, AndoniConcretar búsqueda
Resultados: 5600
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaurko Ahobi gala honen protagonistari bertso bana kantatzeko eskatuko dizuet. Zein da zuentzat Mañukorta? Zer da Mañukorta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi txapeldun. Fredik, hala adierazi zuen, ez zela aurtengo Bizkaiko Txapelketara joango, txapel batekin aski zuela bere egoa asetzeko. Ametsek irakurri zituen deklarazio horiek eta irribarre bat loratu zitzaion. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-17 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bertsolariak beti dabiltza hona eta hara, euren artean abesten plazarik plaza, eta hor adiskidetasuna asko jorratzen da; noizbehinka adiskidetasuna baino gehiago. Zorionak Alaia, haurdun zaude, eta asmatu nor den aita (Andoni). Gaur esan diozu.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Ejercicio:
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bertso bana eskatu behar dizuet, baina sei puntukoa edo goragokoa izan behar du bertso horrek, eta gaia hauxe da: aurtengo Sanferminek zeresan ugari eman dute, era guztietako irudiak, argazkiak, iritziak entzun eta ikusi ditugu. Zuek horietatik zer azpimarratuko zenukete?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-07 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zahar etxeko bi bizilagun zarete. Mirenek Andoniri egunero dantzatzea proposatu dio, eta Andonik egunero ezetz. Baina egun Andonik dio Mireni proposatu, eta Mirenek ezetz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Gaur uztailak 7 da Lesakan, eta zu Andoni gaupasaz zaude, mozkorra, aho zabalik, prozesioan datorren Xabier San Fermin santuari begira.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuk ondo ezagutzen zenuen gure Manuel, errimazale fina, errima berezien zalea. Zerekin errimatzen zuen Lasartek?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuk, Andoni, urte asko daramatzazu plazan. Lehen kontatzen ahalegindu naiz, eta igual hogeita hamar urtetik gora bai. Atzera begiratuta, zer aho zapore geratzen zaizu?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskal Herrian bizi dugun giro honetan egia osoa ezagutu behar dela, eta horri buruz asko esaten da, irakurtzen da. Egia osoa jakitea posible al da? Komeni al da? Zer diozue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Non ez dakigu baina jakin dugu Andonik oporretan pasatu dituela hamabost egun eta herri honi buruzko gogoeta egin duela. Gogoeta horren berri jakin nahi dugu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
