Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Barroso, Odei" Persona: Agirre, AmaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1438
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: [Musika eta kantu bat entzuten da: Eustakio Mendizabal Txikia aipatzen da bertan] Herri honetako semea zen Txikia eta Algortan hil zuten tiroz duela 50 urte. Itsasondon omenaldia egin zioten. Garai berrietara egokitutako naziogintza bultzatzea zuten, eta dute, helburu. Nerea, zu beste belaunaldi batekoa zara, gaztetxoa zinen ETAk su-etena iragarri zuenean. Txikiari buruzko zerbait kanta honengatik jakingo zenuen beharbada... Nazio ikuspegiaren herentzia, nola jaso duzu? Nola bizi izan duzu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana, zu, Maite zara, Oihanaren ama. Zu, Ane, 17 urteko mutil gaztea, Oihanaren mutil-laguna. Oihana konfinatuta dago bere gelakide batek positibo eman duelako. Larunbata da, gaueko bederatziak. Lehenengo pisuan bizi zarete zu, Maite, eta zure alaba Oihana. Maite, zaborra botatzera atera zarenean, han non ikusi duzun mutil gazte bat, Oihanak bere logelako leihotik luzatu dion izara bati helduta zuen etxera igo nahian. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hirurogei urte betetzear zaude Andoni. Hasi zara jubilazioari begira. 2027an erretiroaren adin ofiziala 75 urte izango omen da, edo bestela murrizketa handiekin. Kotizazioen urte kopurua ere igo nahi dute. Ze itxura hartzen diozu orainari eta datorkizunari? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Istorio bat kontatu beharko diguzute zuek. Nik hasiera bakarrik emango dizuet. Drogazale baten bizia kontatu beharko diguzue, erretzen ari den lehen zigarrotik hasita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi mila eta hamargarren urtean gizakien hamarretik seik tatuajeren bat izango omen dute. Joxe Agirre tatuatzailea, tatuajeak egiten dituen pertsona izango da, eta Amaia eta Arkaitz, berriz, ere bikotea. Orduan, hik Arkaitz, Amaia joan dek tatuajea egitera Joxerengana, eta hor aurkitu dek paparrean bihotz bat egiten Joxe. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Zestuar batzui gertatutako gaia jarriko dizuet zuei. Zu, Xebastian, nola mendizale peto-petoa zean, Himalaya igota hor ibili zea izardi larritan, ta hegazkinean hartu zea; ta Amaia, andre xahar bat, kejatzen hasi da, kriston izerdi usaia daukazula-ta, ta Egaña azafatana jun da kejatzea, zu hegazkinetik botatzeko esaten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: 2001, irailak 11, asteartea. Gogoratzen al zarete egun hartan albistea jaso zenutenean, non zeundeten, norekin...? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lazkao Txikik esana da politikan ez dagoela gauza polittikan. Eta Edward Kennedyk esana da politikan, matematikan bezala, zuzena ez dena oker dagoela. Bistan da bi euskaldun zaretela, bi belaunaldi desberdinetakoak. Gaur bi deialdi eginda zeuden, herritarrak kalera ateratzeko, eta biak debekatu dituzte. Zu, Xebaxtian, azkenaldian egoera honekin etsitzen hasita zaude. Zu, Amets, alderantziz, sekula baino gogotsuago, sekula baino beroago zaude egoerari aurre egiteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-29 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo egin zenuena lorpen izugarria dela uste baldin baduzu, gaur ezer egin ez duzun seinale da. Orain arte egin duzunetik, zerekin zaude harro edo gustura? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok tren geltokian, banku banatan, eserita zaudeten bi lagun zarete. Trenen joan-etorriei begira zaudete biok. Zuk, Iñaki, datozen trenei begiratzen diezu, eta zuk, Ander, doazen trenei. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Verso improvisado]Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Irazu elgoibartarra, gaueko ordu txikietan lo egin ezinik zaude, eta pentsatu duzu zure eskopeta kolekzioa garbitzea. Jaitsi zara salara eta hor ikusi duzu zure alaba Amaia, tipo horrekin, Jonekin, zirriak egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Amaiak letra arloko ikasketak egin zituen eta Aitorrek zientzietakoak. Ikuspuntu horretatik, nola ikusten duzue politika? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
