Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Iarritu, Zuriñe" Lugar: DonostiaConcretar búsqueda
Resultados: 3897
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Doinuaren izena da zuretzat gaia eta doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Lau senide. Memento onak pasatu dituzue elkarrekin, baina memento on asko ere galdu dituzue. Badira hogei urte zuen jaiotetxera itzuli ez zaretela. Gaur zaudete bertan, baserriko atarian eserita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Beñat, Donostiako gazte auzipetuetako bat izango zara. Bi urte eman zenituen kartzelan, eta orain dela hilabete gutxi askatu zintuzten, hamabi mila euroko fidantza ordainduta. Gaur epaiketa eguna da, eta etxean zaude motxila prestatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iker Alustiza, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Donostia, 2016ko Kultur Hiriburu izateko hautagaietako bat da. Bertso batean azaldu behar duzue zergatik merezi duen hori lortzea, eta beste batean zer egin behar duen gehiago hori lortu ahal izateko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Batek liburu batean idatzi omen zuen Añorga Donostia baino lehenagoa dela, eta añorgar batzuek sortu zutela Donostia, zuek hain zuzen ere; zuek zarete errudunak, Donostia sortu izanaren errudunak. Esperantza handia bai zerbait egiteko, baina ez zaizue dena espero bezala atera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Esku artean duzun hori da gure hizkuntza.* Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsolari izateaz aparte, bertso programan ari da lanean joan den urtebetean. Horretan ari dela, bertsolarien irudiak aurrera eta atzera ibiltzen da. Seguru nago bakoitzaren keinuak eta joerak badakizkizula honezkero. Denak ez du zertan egia izan beharrik. Konta atzeko eta beste bertsolari guztien sekretuak, kontatzeko modukoak badira behintzat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zure belaunaldia ekonomiaren aparretan hazitakoa da. Zuk apar horretatik ur gaziagoetara bidaiatu duzu, besteak beste Hego Ameriketara edo Palestinara. Orain, lan munduan sartzeko sasoian zaudenean, alde guztietan hitz bakarra entzuten da: krisia. Zer datorkio Ametsi burura krisia hitza entzuten duenean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Azkenaldian bezala, egunero, Saguesko paseoan topo egin duzuen bi amona zarete. Negar malkotan, galdera asko dituzue, baina itsasoak ez omen du erantzunik. Nork dauzka zuen erantzunak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hori Saguesko paseoko petrila da. Eskutik helduta ostiral gauez iritsi zarete, eta bertan esertzea erabaki duzue. Bost minutu pasatu dira, eta oraintxe konturatu zarete harresi horretan ezagutu zenutela elkar, duela lau urte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Paya, zu, bidaia agentzia bateko nagusia zara. Murua bezeroa sartu da oraintxe zure agentzian. Murua da azkenaldian asko ugaritu den bezero mota horietako bat: beste urtetan adina bidaiatu nahi du, ahal den urrutiena, baina merke, ahalik eta merkeen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Xabier Legarreta "Arano"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok kartzelan ezagutu zenuten elkar eta lagun min egin ere bai. Zu, Xabier, duela bi astebete aske utzi zintuzten. Gaur itzuli zara lehen aldiz kartzelara Ainhoari bisita egitera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aurtengo zinemaldian Donostia saria emateko asmoa zuten Paco Rabali, baina ez du jasotzerik izango. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsolaritzaren historiari buruzko antzezpena bukatuta, amaieran, hiru bertso hauek kantatu zituen Andoni Egañak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor Mendiluze izango da ertzaina. Ertzaina da eta beste gela bat dauka etxepe hortan alokairuan hartua. Aitor, zergatik uste duzu ertzain papera zuri tokatu zaizula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
