Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Intxaurbe, Gorka" Persona: Goikoetxea, JosuConcretar búsqueda
Resultados: 563
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai, zu, azkenaldian ez zara ondo sentitzen; barruan baduzu zerbait ez dizuna uzten lasai sentitzen, baina ez dakizu zer den. Halako batean, zure ateko txirrina jo dute eta hor agertu zaizu saltzaile bat, gaizki jantzita, zikin, betaurreko lodiekin eta maleta zahar batekin; zer saltzen duen?: labatiba magikoak. Ea zertarako den. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zaharrei begira bota itzazu hiru bertso. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Zintzo esaiguzu hiru mutil horiek, hiru gazteak, ikustean zer pentsatzen duzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Verso improvisado]Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Irazu elgoibartarra, gaueko ordu txikietan lo egin ezinik zaude, eta pentsatu duzu zure eskopeta kolekzioa garbitzea. Jaitsi zara salara eta hor ikusi duzu zure alaba Amaia, tipo horrekin, Jonekin, zirriak egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-16 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai, hogeita sei urte dituzu. Hogeita hamar urteren hatsa kokotean antzematen duzu. Zuk, Andoni, hogeita hemeretzi urte, ia kokoteko bat hartu duzu. Biok, atzo, mozkor latza harrapatu zenuten. Zer moduzko harremana da zuen adinekoen artean. Mozkortuta serio hitz egiten hasten gara, beraz, hasi sexuaz eta maitasunaz hitz egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 8719600510 Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Matematikako klasean gaude orain eta ekuazio bat emango dizuet; eta zuek X eta Y zer diren esan beharko duzue. X+Y=Bakea. Zer dira X eta Y? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Un, dos, tres saioan bazen betaurreko belztun ilusionista bat. Publikotik pertsonaia bat ateratzen zuen, eta betaurreko haiek jarrita mundu guztia biluzik ikus zitekeen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-16 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri berezikoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ehun urte bete dira zuen aita jaio zela, eta hogei urte hil zenetik. Balentin Enbeitaren figurari kantatzeko aukera emango dizut. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Imajina dezaket nolakoa den bisitarako bidea, baita bisita bera ere. Baina ezin dut imajinatu nolakoa den senide baten itzulera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk, Maialen, semea Kanadan daukazu ikasketak egiten. Gaur, cobro revertido deitu dizu Sustrai semeak. Hizketarako gogoa dauka, baina deia garesti doa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Jende asko daukagu aurrean, iritzi desberdineko jendea, kamarak ditugu aurrean eta kamara horren atzean jende gehiago iritzi desberdinekin. Bertso Eguna da, egun handia bertsoarentzat; beharbada, ez da egun aproposa presoez hitz egiteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
