Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: Donostia Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 311
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hori Saguesko paseoko petrila da. Eskutik helduta ostiral gauez iritsi zarete, eta bertan esertzea erabaki duzue. Bost minutu pasatu dira, eta oraintxe konturatu zarete harresi horretan ezagutu zenutela elkar, duela lau urte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xanpun irakasle zaharra zara. Urte osoan saiatu zara zure ikasle bihurriena den Xabier gobernatzen. Ez duzu lortu, baina zer diren gauzak; gaur da zure azken lan eguna, erretreta hartzen duzu, jubilatzera zoaz eta ikasle bakarra etorri zaizu agurtzera: Xabier. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Donostiako Udaleko bi politikari zarete, berdin zait zein. Kontua da piraten ekimena hasi zenean, piraten ekimenaren kontra zeundetela; ez zenuten babesten, ez zenuten egoki ikusten. Gaur, euren gonbidapenari esker, eurekin batera ari zarete Artilero kantatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi Arandia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue "Hori bai toki freskoa". Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai, esan diozu "Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen", baina Iñakik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Anjel Larrañaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Donostiara etorrri aurretik epailearen aurretik pasa zarete. Larrañagak Gabon Gauean afaltzeko oilategitik oiloak lapurtu zituen, epaileak hiru urtetako zigorra eman dio; Gorrotxategik aldiz, bere lantegian astero-astero miloiak ostutzen ditu, epaileak aske utzi du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-26 Donostia Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur egun garai bateko errota zaharrak konpontzen edo zaharberritzen ari dira eta guk eguneroko ogia lasai jaten dugu, eguneroko ogia ziurtatuta daukagu; baina jakin nahi genuke zuen gazte garaian eguneroko ogia jateko nola konpontzen zineten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok lagun minak zarete. Baina Anjel Mari azken bolada honetan depresioak jota dabil, triste, kexa besterik entzuten ez zaiola. Berak egiten duen kexa bakoitzeko botaiozu loretxo bat-edo, Ainhoa. Ea laguntzen diogun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni "Txunta-txunta" izango da, eta Jon, berriz, "Gora ta Gora". Ea zeinek lortzen duen jendea zutik eta behar den bezalako errespetoan jartzea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, zu gorra zara nahi duzunean, nahi duzuna bakarrik entzuten duzu; zu, Jokin, mutua zara nahi duzunean, nahi duzunean bakarrik hitz egiten duzu. Nola moldatzen zarete lagun artean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Txandaka-txandaka koka zaitezte Euskal Herriko hiriburuetan, eta esaiguzue zer aldatuko zenuketen hiriburu edo probintzia bakoitzean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joxe Agirre, baserri gizona, Oranda baserrikoa da, baina urteetan aurrera doa, eta gero eta gehiago kostatzen zaio baserria gobernatzea. Morroiren bat behar duela eta, iragarkia jarri du, eta hara non, goiz batean, hantxe agertu zaio baserrian Mañukorta proba egitera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Un, dos, tres saioan bazen betaurreko belztun ilusionista bat. Publikotik pertsonaia bat ateratzen zuen, eta betaurreko haiek jarrita mundu guztia biluzik ikus zitekeen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
