Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: Artola, Imanol "FelixConcretar búsqueda
Resultados: 211
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Erantzuteko puntuak jarri zizkion Imanol Artolak Felixek.
Puntua: Irakasle bizitza / bai bizitza ona!
Puntua: Urteak pasa ahala / biguntzen hasita
Puntua: Eta hi zer moduzko / ikaslea hintzen?
Puntua: Oaindik beste 20 urte / erretirorako
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gurasoak zarete, Covid garai honetan hire semea, Oihana, istiluetan ibiltzeagatik atxilotu diten pare bat aldiz. Hire alaba, Julio, gutxi jaten hasi duk, ez dik ezertarako gogorik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ahizpak zarete. Gurasoen etxean bizi zarete oraindik. Gurasoek esan dizuete haien etxean bizitzen jarraitzekotan, janaria prestatzen hasi beharko duzuela. Hortaz, berandu baino lehen, Elikagunea-ko sukalde ikastaro batean eman duzue izena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Azkenaldian albistegietan pozarren ematen dituzte datuak, turismoa gora eta gora doala erakusteko. Baionako bestak inoizko jendetsuenak, Donostiakoak ere bai, Bilbokoak halatsu. Bisitarien errekorra ez da bakarrik udan gertatu, aurreko hilabeteetan ere bai. Gainera, ez da bakarrik kostako kontua, barnekaldean ere gora egin du kopuruak. Datu horiek zenbat dute positibotik? Pozarren emateko albisteak al dira? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-20 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eñaut Martikorena Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jexux Mari aitona eta Eñaut biloba zarete. Jexux Mari, ez zenuen ikasteko aukerarik izan eta beti izan duzu horren pena. Gaur ere Eñaut eskolara gogoz kontra doala ikusi duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-09 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Manu Goiogana, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Pasa berri da maiatzaren bata. Bertsolariok ere beharko duzue bada sindikatu bat? Hirurok elkartu zarete sindikatu bat egiteko. Manifa ere egin duzue eta orain hasi zarete hizketan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Unai Izagirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Enpresa bateko jabeak zarete. Langileek kafe makinan denbora asko pasatzen dutela uste duzue. Zuk, Unai, kafe makina kendu nahi duzu. Oierrek, berriz, ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta"
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Kilometroak
Puntua: Joan behar al duzu / bihar Zarautzera?
Puntua: Helburua lortzeko / zerura begira
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Aitor Salegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Musika talde bateko kideak zarete. Zuen kantuen gaietan, Euskal Herriaren egoera politikoa izan da gai nagusia. Mikel, Aitorrek esan dizu aspertu dela gai horretaz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Unai Izagirre, Iñaki Zelaia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iñaki semea eta Unai aita zarete. Zuri, Iñaki, Unai aita etorri zaizu esanez erakusketa antolatu nahi duela pintura-ikastaroan egindako artelanekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Zure ohiko tabernara joan zara. Atea zabaldu, barrura begiratu, eta, bat-batean, alde egin duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin bizitzeko etxea prestatzen hasi zarete. Altzairuak eraman, eta sofa sartzea bakarrik falta zaizue. Eskaileretatik ezin, leihotik ere ez... Sartu ezinik zabiltzate. Kalean, sofan eserita zaudete pentsatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Matematikako irakaslea haugu Andoni, eta hire ikaslea Eli. Eli, Andonik hirukoa jarri zinan azken bi ebaluazioetan, baina orain esan din Ereñotzuko errekako amuarrainak ekartzearen truke gaindituko hukeela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa