Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Juanjo Uria

Datos personales

Nombre
Uria, Juanjo
Nombre y apellidos completos
Uria Zubiarrain, Juanjo
Nacimiento
1951 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Promotor
Dedicaciones
Profesor/a de bertsolaritza
Juez
Promotor
Gai-jartzailea
Investigador/a
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzailea: saio eta jaialdi xumeetatik, Txapelketa Nagusiraino
Bertso-eskola sortzailea: Hernaniko Langile Ikastola
Bertso-eskolako irakaslea: Hernaniko Langile Ikastola, sei urtez
Gai-jartzailea: gaztetan, Gipuzkoako saio eta jaialdi askotan

Datos biográficos

Biografía
Eskola profesionalean egin zituen ikasketak, eta fabrikako langile eta kooperatiba bateko gerente aritu da. Oso gaztetatik euskara eta euskal kulturaren aldeko joera hartu zuen. Soldadutza Ceutan egin zuen eta aurretik eta batez ere gero urte asko eman ditu euskara, kultura eta Euskal Herriaren aldeko lanean. Franco garaitik abiatuta (orduan galerazita zeuden hainbat gauza) euskara klaseak eman, kultur ekitaldiak antolatu, eta abar, urtez urte. Hernaniko alkate ere izan zen. Urte zailak tokatu ziren, gertaera latz batzuk tartean (Espainiaren erasoen ondorioz hainbat hildako, bere detentzioa, kotxe azpian jarri zioten bonba, eta abar). Aitona Txirritaren laguna zuen, eta hark bertsozaletu zuen. Aita Zavalaren liburuek ere eragina izan zuten. 1975etik Hernaniko bertsolaritzan erreferentzia izan da. Gauza asko egina da bertsolaritza munduan: Txapelketa Nagusi eta herrialdeetakoen antolatzaile, epaile bat-bateko nahiz idatzizko bertso sariketetan, bertso eskolako irakasle, gai-jartzaile, aurkezle, ikerlari...

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Gai-jartzaile gisa: Hernanin, 1975 inguruan, Zikuñagan bertsolari Lasarte eta Lazkao Txiki zirela.