Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Nikolas Segurola

Datos personales

Nombre
Segurola, Nikolas
Nombre y apellidos completos
Segurola Etxaniz, Nikolas
Nacimiento
1939 Matxinbenta + Matxinbenta < Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2023 Arantzazu + Arantzazu < Oñati < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari del pueblo
Dedicaciones
Seleccionador de temas
Juez
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Deba ibarraldeko bertsolari txapelketa (Arrasate) 1969, 1970, 1973: parte-hartzaile.
Leintz bailarako bertsolari txapelketa (Apotzaga, Eskoriatza) 1985, 1988: parte-hartzaile.
Oñati eta Leintzeko bertsolari arteko sariketa (Oñati) 1988: parte-hartzaile.
Oñati eta inguruko saio askotan egin du gai-jartzaile lana.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Kanporaketa 1985: epaile
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1986: epaile
Lizardi saria 1983 (Zarautz): epaile

Datos biográficos

Biografía
Azpeitiako Matxinbenta auzoko Largarate baserrian jaio zen 1939ko martxoaren 27an. Bertan bizitu zen 12 urterekin Arantzazura ikasketak egitera joan zen arte. Gaixotasun bat bide etxera itzuli behar izan bazuen ere, 1959an itzuli zen Arantzazura behin betikoz, eta bertan bizitu zen fraide laguntzaile gisara. Gomiztegi baserriko lanetara bideratu zuten berehala eta bertako ardura izan zuen urte askotan; neurri handian, berari zor zaio Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskolaren sorrera. Artzantzan eta artzain berrien trebakuntzan egindako lana aitortuz, Baserritarron Laguna saria eman zion ENBA sindikatuak 2020ko urtarrilaren 26an.

Fraide eta artzaina izaki ofizioz, bere hitzetan, bertsolaria izan da afizioz eta bersozale porrokatua; Joxe Agirre, Joxe Lizaso eta Imanol Lazkanoren bertso estiloa zuen gustoko argiro aitortzen zuen bezala. Bat-bateko bertsogintzan bere bidea egin bazuen ere, gehiago nabarmendu zen gai-jartzaile eta epaile arduretan. Oñati eta inguruko bertso-saio askotan aritu da gai-jartzaile lanetan eta, besterik beste, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antolatu zuen lehen txapelketan, 1986ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, puntuazioak agerian eman behar izan zituen epai-mahai taldeko kidea izan zen. Bertsolari afizioa asetzeko milatik gora bertso ditu idatziak, Arantzazuko liburutegian gorderik daudenak.

"Nikolas Segurola: fraide, artzain eta bertsolari" liburuan (2016) jaso zuten bere ibilbidea Iñaki Beristain, Eduardo Uriarte eta Xabier Euskitzak.

Arantzazun zendu da 2023ko abenduaren 30ean, 84 urte dituela.

Publicaciones

Argitaratutako liburuak
Beristain, I., Uriarte, E. eta Euskitze, X.: Nikolas Segurola: fraide, artzain eta berstolaria. Edizio frantziskotarra, 2016
Argitaratugabeak eta azterlanak
Mila bertso idatzi baino gehiago bilduma utzi du. Arantzazuko Saindutegiko liburutegian daude jasota.