Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Bixente Olazar
Datos personales
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Bertsolari
- Dedicaciones
-
Seleccionador de temas
Datos biográficos
- Biografía
- Zizurkilen (Gipuzkoa) jaio zen 1911ko ekainaren 8an. Haurtxoa zelarik, Altzoko (Gipuzkoa) Goikoetxe baserrian hartu zuten eta bertan hazi eta hezi zen. Bertan bizitu zen arik eta Segunda Aizpurua zumaiarrarekin ezkondu zen arte. Hiru seme-alaba izan zituzten. Zurgina, arotza, zen lanbidez. Ezkontzean, herriko Kontseju etxean jarri ziren bizitzen, berak egiten zituelarik herriko aguazil, postari eta hainbat herri-lan. Altzoko Elordi etxean bizitu zen bere azken urtetan (1995-1999). "Altzoko aguazila" goitizenez ezagutzen zuten askok.
Lagunarteko bertsolaria zen, ez zen plazaz plaza kantari ibili, baina bertsolaritzat zeukaten herrian; herrira eta lagunartera mugatzen zen bere bat-bateko jarduna. Bertso-paperean utzi zituen bere testigantza nagusiak: soldadutzan harrapatu zuen gerra zibilak, eta Francoren ostetan borrokatu behar izan zuen, eta ordukoa da "Bertso berriak Madrilgo frentian fraileari ostutako txerriari jarriak" bertso-papera. Baditu lan gehiago ere, baina ez dira jaso. Alabek diotenez, berandu samar arte aritu zen enkarguz bertsoak jartzen (eztaietarako-eta) baina ez dute aztarnarik. Joxe Lizasori 1977ko Bertsolari Egunean egin zitzaion omenaldian ageri da, kantatu zuten bertsolarien artean.
1999ko abuztuaren 26an zendu zen Altzon, artean, 87 urte zituela.
Otros trabajos
- Bertso jarri ezagunenak
- Bertso berriak Madrilgo frentian fraileari ostutako txerriari jarriak (bertso papera)
