Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bixente Olazar

Datu pertsonalak

Izena
Olazar, Bixente
Izen abizen osoak
Olazar Pagadi, Vicente
Jaiotza
1911 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1999 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Zizurkilen (Gipuzkoa) jaio zen 1911ko ekainaren 8an. Haurtxoa zelarik, Altzoko (Gipuzkoa) Goikoetxe baserrian hartu zuten eta bertan hazi eta hezi zen. Bertan bizitu zen arik eta Segunda Aizpurua zumaiarrarekin ezkondu zen arte. Hiru seme-alaba izan zituzten. Zurgina, arotza, zen lanbidez. Ezkontzean, herriko Kontseju etxean jarri ziren bizitzen, berak egiten zituelarik herriko aguazil, postari eta hainbat herri-lan. Altzoko Elordi etxean bizitu zen bere azken urtetan (1995-1999). "Bixente Altzo, "Altzoko Bixente" eta antzeko goitizenez zen ezaguna; altzotarrentzat, "Bixente aguazila".

Lagunarteko bertsolaria zen, ez zen plazaz plaza kantari ibili, baina bertsolaritzat zeukaten herrian; herrira eta lagunartera mugatzen zen bere bat-bateko jarduna. Bertso-paperean utzi zituen bere testigantza nagusiak: soldadutzan harrapatu zuen gerra zibilak, eta Francoren ostetan borrokatu behar izan zuen, eta ordukoa da "Bertso berriak Madrilgo frentian fraileari ostutako txerriari jarriak" bertso-papera. Ezagutzen zaion bestea, Juan Antonio Sarasola txistu-jole bedaioarrari bere omenaldi egunean eskainitako 55 bertsoko bertso-sorta da. Alabek diotenez, berandu samar arte aritu zen enkarguz bertsoak jartzen (eztaietarako-eta) baina ez dute aztarnarik. Joxe Lizasori 1977ko Bertsolari Egunean egin zitzaion omenaldian ageri da, kantatu zuten bertsolarien artean.

1999ko abuztuaren 26an zendu zen Altzon, artean, 87 urte zituela.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Bertso berriak Madrilgo frentian fraileari ostutako txerriari jarriak (bertso papera, 1938)
Altzoko Bixentek Juan Antonio Sarasolari bere omenaldi egunerako eginak (bertso papera, 1967-06-18)