Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Prudentzio Egiguren "Prontxio Kojue"

Datos personales

Nombre
Egiguren, Prudentzio "Prontxio Kojue"
Nombre y apellidos completos
Prudentzio Egiguren Oñaederra

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari del pueblo
Dedicaciones
Gai-jartzailea

Datos biográficos

Biografía
Jazinto "Kaito" eta Jesus Egigurenen anaia, Artañola anaietakoa. Hanka bat bestea baino laburragoa zeukan eta, horrek eragiten zion ibileragatik-edo, "Prontxio Kojue" goitizenez zen ezaguna. Beste bi anaiak bezala, "Artañola" gisara ere ezaguna zen. Hiru anaietan Prudentzio izan zen gehien nabarmendu zena bertso munduan.

Bazuen berekasa bildutako jakituria, eta maisu lanetan aritzen zen baserrietan. Itziarko Irure baserriko mandioko maixu gogoratzen du Nikolas Zendoiak.

Plazan sarri kantatu bazuen ere, Santa Eskean-eta asko ibilia, bertsolari baino koplari gisa nabarmendu zen. Imanol Lazkanok dioenez, berak ezagutu duen koplaririk onena zen "Prontxio Kojue". Horrez gai, plaza asko egin zuen gai-jartzaile gisara. Garaiko bertsolaritzaren gorabeherez oso interesatua, hutsik egin gabe joaten zen Markinan Pilarika egunez bertsolariek egiten zuten bilkurara.

Gazterik zendu zen, 43 urte zituela, Elgoibarren.