Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Prudentzio Egiguren "Prontxio Kojue"
Datu pertsonalak
- Izena
- Egiguren, Prudentzio "Prontxio Kojue"
- Izen abizen osoak
- Prudentzio Egiguren Oñaederra
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Herri-bertsolaria
- Jarduerak
-
Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Jazinto "Kaito" eta Jesus Egigurenen anaia, Artañola anaietakoa. Hanka bat bestea baino laburragoa zeukan eta, horrek eragiten zion ibileragatik-edo, "Prontxio Kojue" goitizenez zen ezaguna. Beste bi anaiak bezala, "Artañola" gisara ere ezaguna zen. Hiru anaietan Prudentzio izan zen gehien nabarmendu zena bertso munduan.
Bazuen berekasa bildutako jakituria, eta maisu lanetan aritzen zen baserrietan. Itziarko Irure baserriko mandioko maixu gogoratzen du Nikolas Zendoiak.
Plazan sarri kantatu bazuen ere, Santa Eskean-eta asko ibilia, bertsolari baino koplari gisa nabarmendu zen. Imanol Lazkanok dioenez, berak ezagutu duen koplaririk onena zen "Prontxio Kojue". Horrez gai, plaza asko egin zuen gai-jartzaile gisara. Garaiko bertsolaritzaren gorabeherez oso interesatua, hutsik egin gabe joaten zen Markinan Pilarika egunez bertsolariek egiten zuten bilkurara.
Gazterik zendu zen, 43 urte zituela, Elgoibarren.