Biographies - View details   To know more about this section

Ane Labaka

Personal details

Name
Labaka, Ane
Complet name and surname
Labaka Mayoz, Ane
Birth
1992 Lasarte-Oria + Lasarte-Oria < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Researcher
Bertsogintza analisi egilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2022 (finalaurreak, 1.fasea); 2026
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa; 2011 eta 2015 (final-laurdenak); 2019 eta 2024 (finalista).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2009 (txapeldunorde, 15-18 urte).
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2008 (Txapelduna, 15-18 urte); 2009 (txapeldunordea, 15-18 urte).
Berritxu sariketa (Berriatua): 2008 (Txapelduna).
Plazatik Gaztetxera sariketa: 2010 (finalista).
Lizardi sariketa (Zarautz): 2010 eta 2013 (finalista); 2014 (Txapelduna).
Hernandorena sariketa: 2010 (Txapelduna).
Axari saria (Idiazabal): 2011 (Txapelduna).
Osinalde sariketa (Gabiria): 2011 (Txapelduna).
Udarregi sariketa (Usurbil): 2011 (Txapelduna).
Mikel Laboa sariketa (Donostia): 2011 (txapeldunordea).
Bertxoko sariketa (Araba): 2011 eta 2012 (finalista).
Xenpelar saria (Errenteria): 2014 (finalista).
Bertsokatu sariketa (Gasteiz): 2014 (finalista).
Mallabiko sariketa (Mallabia): 2015 (finalista).
Aixita Bertso Sariketa (Irurtzun): 2022 (Txapelduna).

Bertso-jartzailea:
Bertso jarri bilduma argitaratua: Zirrikituetan (Booktegi.eus, 2017)
Ibon Zabala Bertso-paper Lehiaketa (Errenteria): 2008 (1.saria).
Lazkao Txiki Bertso-paper Lehiaketa (Ordizia): 2012 (1.saria).
Basarri Bertso-paper Lehiaketa (Zarautz): 2012 (1.saria).
Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketa (Algorta-Getxo): 2023 (1.saria)

Ikertzailea eta bertsogintza analisi egilea:
Bertsolaritza feminismotik eta bertsolaritzan garatutako umorea genero ikuspegitik ikertu ditu. Beste aldero batzuetatik ere behatu du eta hainbat artikulu argitaratu ditu, nagusiki Bertsolari aldizkarian (ikusi "Liburutegia" atala).

Bertso irakaslea:
Lasarte-Oriako Earra bertso-eskolan (2012-2020), eta Usurbilgo Bota Punttua eta Donostiako bertso-eskoletan (2014-2015).

Biographical details

Biography
Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaioa da, 1992ko abuztuaren 8an. Euskal Ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen; Gizarte Antropologiako Masterra (EHU, Donostia), eta Ikasketa Feministak eta Generoko masterra (EHU, Leioa-Bilbo) burutu ditu gero.

Bertsolaria eta idazlea da. Bertsolaritza eta idazletza, ikerkuntza eta irakaskuntzarekin uztartzen ditu. Bertso irakaskuntzan jarduna da Usurbilko Bota Punttua, Lasarteko Earra eta Donostiako Doka bertso-eskoletan. 2016an, Txakur Gorria sormen kolektibo enpresa eratu zuen Mariñe Arbeo Astigarraga, Malen Amenabar Larrañagar eta Nerea Ibarzabal Salegirekin batera (2016-2021); autosorkuntza, autoedizio eta autoekoizpen proiektuak garatzeko ez ezik ikusentzunezko proiektuen gidoigintzan jarduteko aukera eman zion horrek.

Bere garaiko bertsolari ia guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hurreratu zen plazara, eta horietan eta han-hemen antolatzen diren bertsolari gazteentzako sariketetan eman dio jarraipena bide horri. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2008an, eta hainbat sariketetako txapela jantzi du orduz gero: Berritxu, Hernandorena, Osinaldi, Udarregi, Lizardi ...

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan 2011an hartu du parte lehenengoz, eta finalista izan da 2019ko eta 2024koetan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan , berriz, 2022koan hartu du parte lehen aldiz, eta finalaurrekoetara heldu da.

Bat-bateko bertsogintza ez ezik, asko ari da jorratzen bertso jarrien alorra, dela lehiaketetara aurkezteko -lehen saria jaso du Lazkao Txiki, Basarri, Balendin Enbeita, Ibon Zabala ... lehiaketetan- edo beste era batera argitaratzeko, "Zirrikituak" bertso jarri bilduma kasu.

Ikasketek eta bere kezkek bultzata, bertsolaritzan garatutako umorea genero ikuspegitik behatutako bi ikerlan burutu ditu: Gizarte Antropologiako master amaiera lan gisara lehenengoa (2017), eta Ikasketa Feministak eta Generokoak master amaiera lan gisa bigarrena, 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari behatuz hau. Horrez gain, Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (UEU, 2019) liburua koordinatu du Miren Artetxerekin batera, eta Algara mutilatuak, umorearen aho bikotasunaz, feminismotik (Susa-Ehaze, 2021) saiakera argitaratu du bi urtera.

Bertsolaritzaz at, idazle gisan, literaturaren arlo guztiak lantzen ari da: ipuingintza, eleberria, olerkia, komikigintza, antzerkia, narrazio ilustratuak, ... iRRiA aldizkariko Pirritx, Porrotx eta Marimototx atalaren idazlea da.




Publications

Argitaratutako liburuak
Zirrikituetan (bertso jarri bilduma). Booktegi.eus, 2017ko martxoa
Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (Miren Artetxerekin). Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), 2019.
Algara mutilatuak. Umorearen aho bikotasunaz, feminismotik. Susa-EHAZE, Lisipe saila, 2021.
Argitaratutako grabazioak
Gelditu hor. Aho uhal. Olatz Salvador. Airaka, 2021
Gorputzak zubi (Nerea Ibazabalekin). #itsasoadabidebakarra. Ines Osinaga. Elkar, 2022.
Aita espektakularra. Gezurrari zor. Mikel Markez. Autoedizoa, 2026
Beste argitalpenak
Pirritx, Porrotx eta Marimotots (ipuin ilustratuak); irudiak: Lotura Films. IRRiA aldizkaria. Irrien Lagunak, 2010-...
Ezpainetakoa (narrazio ilustratua); irudiak: Malen Amenabar. Erein, 2018.
Totototo (ipuin ilustratua); irudiak: Mariñe Arbeo Astigarraga. Elkar, 2021.
Erradikalak (antzerki liburua). Susa-EHAZE, 2022.
Barraskiloek baino bat gehiago (eleberria). Erein, 2023.
Murmur (album ilustratua); irudiak: Raquel Samitier. Erein, 2024.
Hezur berriak (olerkia). Susa-EHAZE, 2025.
Argitaratugabeak eta azterlanak
Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai, genero ikuspegitik (Gizarte Antropologia ikasketetako master amaierako lana). Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik (Ikasketa Feministak eta Generokoak masterraren amaierako lana). Euskal Herriko Unibertsitatea, 2018.
Ekoizpen oharrak
"Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik" (Gizarte Antropologia, 2016-2017) master amaiera lanean, bertsolaritzan sexu-genero sistemak duen eragina aztertzen du, umorea, emakumea eta botere harremanen arteko loturak aztertuz. Bere bizipenak aipatzeaz gain, 11 emakume elkarrizketatu ditu horretarako: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amaia Agirre, Bea Egizabal, Nerea Elustondo, Aitziber Garmendia, Idoia Torregarai eta Irantzu Varela.

Txakur Gorria sormen kolektiborako proiektuan, hainbat argitalpenaz gain, gidoigintza landu du: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020), Kartzela web serieko gidoigile (ETB1), Atera Kontuak (ETB1, 2018), ... Hor kokatzen dira, Gure Eskuren eskariz Nerea Ibarzabalekin batera ondutako «Tripontzia: burujabetzara bidean» komiki digitaleko zazpi istorioak; Unai Gaztelumendik eginak dira marrazkiak (2019)

iRRiA aldizkariko (Irrien Lagunak, 2010-...) Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ataleko istorioak Ane Labakak idazten ditu, eta Lotura Films ekoiztetxeak ilustratzen.

Ezpainetakoa (Erein, 2018) narrazio ilustratuak, Ane Labakaren XII. Peru Abarka Album Lehiaketaren idazlan irabazlea du abiapuntu.
Erradikalak (2022, Susa-EHAZE) antzerki liburuak, aurrez Beatriz Egizabal klownarekin egindako ikuskizunetan oinarritzen da.