Biographies - View details   To know more about this section

Nerea Ibarzabal

Personal details

Name
Ibarzabal, Nerea
Complet name and surname
Ibarzabal Salegi, Nerea
Birth
1994 Markina-Xemein + Markina-Xemein < Lea-Artibai < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Kazetaria da ikasketaz. Bertsolaritzaz gain, bestelako diziplinetan ere aritua: prentsako kolaboratzaile, gidoilari, irratiko esatari, idazle…
12 urterekin hasi zen bertsotan Juanjo Respaldizarekin, eta Markina-Xemeingo bertso eskolan jarraitu zuen gerora. Eskolarteko txapelketetan parte hartu eta Bizkaiko hainbat txapel jantzi zituen, baita gazte sariketetan ere.
Bizkaiko Txapelketan 2012an kantatu zuen lehenengoz, eta 2014an Lea-Artibaiko txapelduna izan zen.
2016an Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen eta Txapelketa Nagusira sailkatu zen handik. 2018an ere finalista izan zen, eta 2021 nahiz 2023an Bizkaiko Txapelduna.