Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Nerea Urra

Datos personales

Nombre
Urra, Nerea
Nombre y apellidos completos
Urra Lazkano, Nerea
Nacimiento
1982 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Profesor/a de bertsolaritza
Dedicaciones
Profesor/a de bertsolaritza
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko hezkuntza arautuko irakaslea: 2001-...
Bertso-eskolako irakaslea: Arrasate (2004-2009), Aretxabaleta (2005-2010), Eibar (2008-2009) eta Plaentxi.
Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen Hezkuntzan liburua (2008): prestakuntza taldeko kidea.

Datos biográficos

Biografía
1982ko otsailaren 25ean jaio zen, Arrasaten. Hamalau urterekin Arrasateko bertso eskolan hasi zen AED Elkartean, hasieran Patxi Goikolea eta herriko bertsozale batzuekin, eta ondoren, Ainhoa Agirreazaldegi, Asier Iriondo eta Oihane Perea irakasleekin.

Bertsolaritza transmiitzeko lanetan aritu da bereziki, bertso eskoletan eta hezkuntza arautuan. Ikasketak amaituta, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak herrialde horretako hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzeko abiatu zuen proiektuan (2001) hasi zen lanean, eta bertan dihardu; lehen irakasle taldea osatu zuen Iñaki Gurrutxaga eta Jokin Labayenekin, eta Deba Goienako ikastetxeetan eman zituen lehen urratsak langintza horretan.

Hezkuntza arautuan ez ezik, bertso eskola askotan jardun da Deba Goiebna bailaran: Arrasateko hainbat taldetan, Aretxabaletako Loramendi euskara elkartean, Eibarren, Plaentxian ...