Biographies - View details To know more about this section
Nerea Urra
Personal details

- Name
- Urra, Nerea
- Complet name and surname
- Urra Lazkano, Nerea
- Birth
- 1982 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertso irakaslea
- Specializations
-
Bertso irakaslea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko hezkuntza arautuko irakaslea: 2001-...
Bertso-eskolako irakaslea: Arrasate (2004-2009), Aretxabaleta (2005-2010), Eibar (2008-2009) eta Plaentxi.
Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen Hezkuntzan liburua (2008): prestakuntza taldeko kidea.
Biographical details
- Biography
- 1982ko otsailaren 25ean jaio zen, Arrasaten. Hamalau urterekin Arrasateko bertso eskolan hasi zen AED Elkartean, hasieran Patxi Goikolea eta herriko bertsozale batzuekin, eta ondoren, Ainhoa Agirreazaldegi, Asier Iriondo eta Oihane Perea irakasleekin.
Bertsolaritza transmiitzeko lanetan aritu da bereziki, bertso eskoletan eta hezkuntza arautuan. Ikasketak amaituta, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak herrialde horretako hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzeko abiatu zuen proiektuan (2001) hasi zen lanean, eta bertan dihardu; lehen irakasle taldea osatu zuen Iñaki Gurrutxaga eta Jokin Labayenekin, eta Deba Goienako ikastetxeetan eman zituen lehen urratsak langintza horretan.
Hezkuntza arautuan ez ezik, bertso eskola askotan jardun da Deba Goiebna bailaran: Arrasateko hainbat taldetan, Aretxabaletako Loramendi euskara elkartean, Eibarren, Plaentxian ...