Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Imanol Artola "Felix"
Datu pertsonalak

- Izena
- Artola, Imanol "Felix"
- Izen abizen osoak
- Artola Arretxe, Imanol
- Jaiotza
- 1989 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Filosofian lizentziatua, soziopolitikan eta soziolinguistikan aditua; eta Galtzaundi Tolosaldeko euskara mugimenduko liberatua. Etxetik eta eskolatik datorkio hizkuntzarekin eta hoskidetasunarekin jolasteko zaletasuna, eta txikitatik landu izan ditu ahozkotasunarekin lotuta hainbat diziplina: bertsoa, antzerkia, errezitatzea, kontalaritza…
2012an sortu zenetik (H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea da; 2015eko Gipuzkoa Bertsotanen hasi zen gai-jartzaile; eta, harrezkero, Gipuzkoako Txapelketan, Tolosaldeko sariketetan eta zonaldeko bertso-saioetan ibili izan da gai jartzen. Bertso-saioez gain kultura-jardunaldiak, hitzaldiak, kirol-ekitaldiak, omenaldiak eta antzerakoak ere aurkeztu izan ditu.
2016tik (H)ari Naizela bertso-irratsaioa egiten du astero, Tolosaldeko Ataria Irratian, BZErekin eta (H)arituzekin lankidetzan. 2022koa da bere lehen Txapelketa Nagusia.