Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Antton Iztueta

Datos personales

Nombre
Iztueta, Antton
Nombre y apellidos completos
Iztueta Maiz, Antton
Nacimiento
1954 Abaltzisketa + Abaltzisketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Recopilador de documentos
Dedicaciones
Grabador de bertsos
Productor de programas de bertsos (TV)
Investigador/a
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso doinu bilduma, 300 doinu inguru, audio formatuan (1984-1085).
Euskal bideoteka sortu zuen (1988-2008). Bertsolaritza atala garrantzitsua.
"Anbune" Youtube kanala sortu zuen (2015). Bertso saio eta elkarrizketak publikatzen ditu.

Datos biográficos

Biografía
Abaltzisketako Iriondo-Etxeberri baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1954ko uztailaren 20an; Altzon bizi da 1981az gero. Irakaskuntza ikasketak egin zituen, eta langintza horretan jardu da 1980tik jubilatzeko garaia iritsi zaion arte. AISE euskarazko pedagogia taldeko kidea izan zen (1979-1986) Lukas Dorronsoro, Jon Etxabe, Edurne Alustiza, Jon Elosegi, Joxerra Alzelai eta Fernando Muniozgurenekin batera.

Euskal kulturgintza eta teknologia berrikuntza uztartzeko ahalegina egin du beti; komunikaziorako teknologiak betidanik erakarri ohi du, eta Goierriko Berritzeguena egin zuen jardunaldiak (1986-1987) erabakigarria suertatu zen bide horretan. Horri eta bertsozaletasunari zor zaizkio bertsolaritzari egin dizkion ekarpen ugariak. Aipagarria da 1984-1985 ikasturtean osatu zuen bertso-doinu bilduma: 300 doinu baino gehiago kasetetan jasota, katalogatuta eta transkribatuta. Gero, 1988an "Herriarteko euskara hutsezko bideoteka zerbitzua" jarri zuen abian Altzon, baina eskualdeko herri guztiei zerbitzua emateko borondatearekin; eskaintza honetan bertso edukiak zituzten hainbat eta hainbat bideo sartzen ziren. Hamar urtez eutsi zion proiektuari, nekeak, eskari eskasak eta teknologiaren bilakaera azkarrak horretara behartu zutelarik.

Euskal kantutegia gizarteratu, ezagutarazi eta kantatuz gozatzeko muntai audiobisuala ere prestatua da, herriz herri, han-hemen, jendeak kantatuz gozatzeko. Bilduma honetan presentzia handia dute bertsolarien lanak.

"Anbune" Youtube kanala sortu zuen 2015ean, non toki garrantzitsua hartzen duen bertsoari eta bertsolaritzari eskainitako tarteak: bertso saioak grabatu eta editaturik publikatzen ditu behar diren baimenak eskatuta, bertsolariei egindako elkarrizketa sakonak ...

Nabarmentzekoa da bere jarduera profesionaletik kanpo, irakaskuntzatik kanpo, garatu dituen proiektuak borondatez gauzatu dituela. Herrigiletzari eta Kulturgiletzari eskainitako bizitza.

Publicaciones

Argitaratutako liburuak
AISE taldea. Euskara ikasteko metodologia A eredurako. Aise taldea . Lau titulu: Aisde", "Aise 2: ikaslearen liburua" eta "Aise 3: Irakaslearen liburua", "Euskara jolasean, jolasean jostatu" eta "Kuku 1: lurra eta ilargia, ura, basoa eta animaliak". 1979-1986.
Amondarain Esnaola, Antton. "Ikastolatik Zumadira" liburua. Argazkiak eta maketazio lana, 2019.
Olano Jauregi, Manu. "Itzaletik argira, hauek ere badira (Altzo, 1936-45)" liburua. Argazkak, 2022.
Amondarain Esnaola, Antton. "Amezketa (1936-1945)" liburua. Argazkiak eta inprentarako maketazio lanak, 2023
Argitaratutako grabazioak
11 kantatzeko DVD. Urko Egaña
Beste argitalpenak
Anbune Youtube kanala
Argitaratugabeak eta azterlanak
Bertso-doinu bilduma (1984-1985).