Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Antton Iztueta
Datu pertsonalak

- Izena
- Iztueta, Antton
- Izen abizen osoak
- Iztueta Maiz, Antton
- Jaiotza
- 1954 Abaltzisketa + Abaltzisketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Biltzailea
- Jarduerak
-
Bertso grabatzailea Bertso-telebista saiogilea Ikertzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso doinu bilduma, 300 doinu inguru, audio formatuan (1984-1085).
Euskal bideoteka sortu zuen (1988-2008). Bertsolaritza atala garrantzitsua.
"Anbune" Youtube kanala sortu zuen (2015). Bertso saio eta elkarrizketak publikatzen ditu.
Datu biografikoak
- Biografia
- Abaltzisketako Iriondo-Etxeberri baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1954ko uztailaren 20an; Altzon bizi da 1981az gero. Irakaskuntza ikasketak egin zituen, eta langintza horretan jardu da 1980tik jubilatzeko garaia iritsi zaion arte. AISE euskarazko pedagogia taldeko kidea izan zen (1979-1986) Lukas Dorronsoro, Jon Etxabe, Edurne Alustiza, Jon Elosegi, Joxerra Alzelai eta Fernando Muniozgurenekin batera.
Euskal kulturgintza eta teknologia berrikuntza uztartzeko ahalegina egin du beti; komunikaziorako teknologiak betidanik erakarri ohi du, eta Goierriko Berritzeguena egin zuen jardunaldiak (1986-1987) erabakigarria suertatu zen bide horretan. Horri eta bertsozaletasunari zor zaizkio bertsolaritzari egin dizkion ekarpen ugariak. Aipagarria da 1984-1985 ikasturtean osatu zuen bertso-doinu bilduma: 300 doinu baino gehiago kasetetan jasota, katalogatuta eta transkribatuta. Gero, 1988an "Herriarteko euskara hutsezko bideoteka zerbitzua" jarri zuen abian Altzon, baina eskualdeko herri guztiei zerbitzua emateko borondatearekin; eskaintza honetan bertso edukiak zituzten hainbat eta hainbat bideo sartzen ziren. Hamar urtez eutsi zion proiektuari, nekeak, eskari eskasak eta teknologiaren bilakaera azkarrak horretara behartu zutelarik.
Euskal kantutegia gizarteratu, ezagutarazi eta kantatuz gozatzeko muntai audiobisuala ere prestatua da, herriz herri, han-hemen, jendeak kantatuz gozatzeko. Bilduma honetan presentzia handia dute bertsolarien lanak.
"Anbune" Youtube kanala sortu zuen 2015ean, non toki garrantzitsua hartzen duen bertsoari eta bertsolaritzari eskainitako tarteak: bertso saioak grabatu eta editaturik publikatzen ditu behar diren baimenak eskatuta, bertsolariei egindako elkarrizketa sakonak ...
Nabarmentzekoa da bere jarduera profesionaletik kanpo, irakaskuntzatik kanpo, garatu dituen proiektuak borondatez gauzatu dituela. Herrigiletzari eta Kulturgiletzari eskainitako bizitza.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- AISE taldea. Euskara ikasteko metodologia A eredurako. Aise taldea . Lau titulu: Aisde", "Aise 2: ikaslearen liburua" eta "Aise 3: Irakaslearen liburua", "Euskara jolasean, jolasean jostatu" eta "Kuku 1: lurra eta ilargia, ura, basoa eta animaliak". 1979-1986.
Amondarain Esnaola, Antton. "Ikastolatik Zumadira" liburua. Argazkiak eta maketazio lana, 2019.
Olano Jauregi, Manu. "Itzaletik argira, hauek ere badira (Altzo, 1936-45)" liburua. Argazkak, 2022.
Amondarain Esnaola, Antton. "Amezketa (1936-1945)" liburua. Argazkiak eta inprentarako maketazio lanak, 2023 - Argitaratutako grabazioak
- 11 kantatzeko DVD. Urko Egaña
- Beste argitalpenak
- Anbune Youtube kanala
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- Bertso-doinu bilduma (1984-1985).