Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Pello Olano

Datos personales

Nombre
Olano, Pello
Nombre y apellidos completos
Olano Lopez, Pello
Nacimiento
2001 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Gai-jartzailea
Dedicaciones
Gai-emailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Altzoko bertso-jaialdia: gai-jartzaile taldeko kidea (2019-...); gai-emaile eta aurkezte (2022-...)
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 2026: gai-jartzailea, Alegiako "Boskatu" taldea.

Datos biográficos

Biografía
Altzoko (Gipuzkoa) Artzadunen jaio zen 2001eko martxoaren 4ean. Herriko eskolan, Imaz Bertsolaria herri-eskolan, Alegiako Aralar institutuan, Tolosako Orixe Institutuan eta Tolosako Lanbide Eskolan egin ditu ikasketak. Soldatzailea da lanbidez.

Herri bertsozalea da Altzo. Bertsozalea du hurbileko jentea, eta Imaz Bertsolaria Eskolan, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza sustatzeko programaren baitan, izan zuen bertsoaren mundura gehiago hurbiltzeko aukera. Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldeak Altzon hainbat urtez antolatu zuen bertso-eskolan aritu zen (2019-2023), eta berehala inguratu zen Altzoko bertso-jaialdia antolatzen duen herriko taldera; antolaketaz ez ezik, talde hori arduratzen da jaialdirako gaiak prestatzeaz ere. 2022an hartu zuen Altzoko bertso-jaialdiko gai-emaile eta aurkezle lanak egiteko ardura, bere osaba Manuel Olanori txanda hartuz. 2026an, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan gai-jartzaile lanak egin ditu Alegiako "Boskatu" taldean.



Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Gaijartzaile, gai-emaile eta aurkezle: Altzoko bertso-jaialdia, 2022-07-31