Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Pello Olano
Datu pertsonalak
- Izena
- Olano, Pello
- Izen abizen osoak
- Olano Lopez, Pello
- Jaiotza
- 2001 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerak
-
Gai-emailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Altzoko bertso-jaialdia: gai-jartzaile taldeko kidea (2019-...); gai-emaile eta aurkezte (2022-...)
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa 2026: gai-jartzailea, Alegiako "Boskatu" taldea.
Datu biografikoak
- Biografia
- Altzoko (Gipuzkoa) Artzadunen jaio zen 2001eko martxoaren 4ean. Herriko eskolan, Imaz Bertsolaria herri-eskolan, Alegiako Aralar institutuan, Tolosako Orixe Institutuan eta Tolosako Lanbide Eskolan egin ditu ikasketak. Soldatzailea da lanbidez.
Herri bertsozalea da Altzo. Bertsozalea du hurbileko jentea, eta Imaz Bertsolaria Eskolan, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza sustatzeko programaren baitan, izan zuen bertsoaren mundura gehiago hurbiltzeko aukera. Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldeak Altzon hainbat urtez antolatu zuen bertso-eskolan aritu zen (2019-2023), eta berehala inguratu zen Altzoko bertso-jaialdia antolatzen duen herriko taldera; antolaketaz ez ezik, talde hori arduratzen da jaialdirako gaiak prestatzeaz ere. 2022an hartu zuen Altzoko bertso-jaialdiko gai-emaile eta aurkezle lanak egiteko ardura, bere osaba Manuel Olanori txanda hartuz. 2026an, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan gai-jartzaile lanak egin ditu Alegiako "Boskatu" taldean.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Gaijartzaile, gai-emaile eta aurkezle: Altzoko bertso-jaialdia, 2022-07-31
