Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Johnny Kurutxet
Datos personales
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Bertsolari
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Estatu Batuetako bertsolaria
Estatu Batuetako Bertsolari Txapelketa: 1988; 1991 (Gardnerville, Nevada)
Estatu Batuetako Euskal Etxeek antolatutako jai eta elkarteratzetako ohiko bertsolaria.
Datos biográficos
- Biografía
- San Franciscon (Ameriketako Estatu Batuak) sortua 1946an, bi urte zituelarik Ezterenzubira itzuli zen sendikoekin, eta bertan hazi zen. 1966an, 19 urterekin, berriro ere San Franciscora itzultzea erabaki zuen. San Franciscon bizi izan da orduz gero, tarteka Euskal Herrira bisitak eginez.
San Franciscoko euskaldunen artean oso ezaguna, bertako euskal elkarteetan lan handia egindakoa, eta elkarteetako lehendakari ere sarritan izan da. Euskal kultura mantendu eta zabaltzeko etengabeko ahaleginean aritu da, tartean, bertsotarako zaletasuna zaintzen.
1972an hasi zen lagunekin bertsotan, eta hamarkada luzez Estatu Batuetako euskal jaietan bertsotan jardun du, Gratien Alfaro, Jesus "Jess" Goñi, Martin Goikoetxea eta Jesus "Jess" Arriadarekin batera. 1988an Gardnerville (Nevada) lehenengoz egin zen Bertsolari Txapelketan ere parte hartu zuen.
Sarritan jardun zuen Euskal Herriko bertsolariekin, batik bat Estatu Batuetako euskal etxeek antolatutako saioetan, baina baita aldian aldian Euskal Herrira egindako bisitetan: "Xalbador", Txomin Ezponda eta Mixel Aire "Xalbador II"rekin bertsotan egina da horietako batean; geroago, Xalbadorren Egunean (Urepele, 2007) eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako "Diasporatik" izeneko jaialdian (Mintzola, Amasa-Villabona, 2015)
2003an, Whasington-en, National Endowment for the Arts sari nazionala eman zieten bertsolaritza, bat-batean diskurtso bat asmatzeko artea, Estatu Batuetan bizirik gordetzen egindako ahaleginagatik. Johnny Curutchet eta Jesus Arriada (San Francisco), Jesus Goñi (Reno) eta Martin Goikoetxea (Wyoming) izan ziren saria jaso zutenak.
2022ko martxoan Omenaldi Berezia eskaini zien NABOk (North American Basque Organizations erakundea), San Franciscon, Estatu Batuetako bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileri, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan bertsolaritzari eusten egindako ahaleginagatik, horien artean, Johnny Kurutxeti.
2024ko azaroaren 27an zendu da, San Franciscon, 78 urte zituela.