Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Joxepa Iñaxi Elizegi Bengoetxea

Datos personales

Nombre
Elizegi Bengoetxea, Joxepa Iñaxi
Nacimiento
1864 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
Joxepa Iñazi, Pello Errotaren bigarren alaba zen, 1864eko urtarrilaren 12an jaio zen Asteasun. Gazte zelarik Ameriketara joan zen, Argentinara; bertan ezkondu eta bertan hil zan.

Mikela bere ahizpak "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" liburuan ematen du Joxepa Iñaziren berri:

"Gure aizpa Joxepa Iñazi senideetan bigarren agenduan, eta bertsotan zekiana zan.
Garai artan Astiasuko plazan bi sagardotegi ere baziran. Sagardorik ez genduan etxean, errotan, eta kaletik eramaten genduan. Ni ere joaten nintzan.
Ta gure aizpa ori sagardo eske joango zan, da an bi mutilzar bertsotan ari omen ziran.
Aitaren gañean-edo ariko ziran, da orduan gure aizpa orrek bertso au bota zien:

Bertsotan ari dira
bi galtza-jariyo,
bat ........... [izenik ezin gogoratuta]
bestia Antoniyo,
jendia emen dago
oik diala meriyo,
aita guriarentzat
ez dute baliyo.

Bañan ogei urtetikan aurrera asko etzuala, Ameriketara joan zan, Argentira-ra.
(...)
Arek ni ara eraman nai niñun, bañan neri etzitzaidan gogorik egiten, da bakarrik ezin joango nintzala esaten nion.
Ta bertsoa ere bialdu zidan:

Nere aizpa Mikela
nik abixaturik,
eztuela etorri nai
birian bakarrik,
eztet nai eukitzia
etxian negarrik,
or gelditzen bazer
zeretzat alperrik.

Nik, berriz, onela erantzun nion:

Aizpa, bialtzen dizut
orren errespuesta,
oraindik ni juatia
seguruba ezta,
orrenbeste enpeñoz
gelditzia gaitz-ta,
akaso juango naiz
mudakorra naiz-ta."

Aita Zavalak ere Auspoa sail nagusiko liburuan jasotzen du Mikelak gogoratutako Joxepa Iñaziren bertsoa:

"Bertso geiago ere botako zuan noski be re denboran; bañan len aitatutako oietaz gañera ez degu au besterik arkitu. Beraren aizpa Mikelari jaso genion:

«Bein batean, gure aizpa Joxepa Iñazi, Ameriketara joan da bertan il zana, sagardotegian toriatu egin zuten, bertsotan asteko alegia, eta gure aizpa orrek ola kantatu zien:

Gogorikan eztaukat,
lotsa bestetikan,
orra emakumia
naizen partetikan;
toriatzen banazue
aldamenetikan,
ederrak aditzeko
zaute nigandikan.

Ta ori esanda alde egin zuan andik, geiago ez kantatzeagatik»
(..)"

Irudia: Txakur Gorria

Iturria:
- Elizegi, Mikela. "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua". Auspoa; 32. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/8580.pdf ]
- Zavala, Antonio. "Pello Errota: Pedro Elizegi Maiz (1840 - 1919)". Auspoa Sail Nagusia. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10264.pdf ]

Informazio gehiago: Larrañaga, Carmen. El bertsolarismo: una tradición oral transitada por el género-sexo. https://core.ac.uk/download/pdf/11496115.pdf ]