Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxepa Iñaxi Elizegi Bengoetxea

Datu pertsonalak

Izena
Elizegi Bengoetxea, Joxepa Iñaxi
Izen abizen osoak
Elizegi Bengoetxea, Joxepa Iñaxi
Jaiotza
1864 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Pedro Elizegi Maiz (1840 - 1919)" liburutik:

"Joxepa Iñazi, Pello Errotaren bigarren alaba, 1864-eko ilbeltzaren 12-an jaio zan. Neskatxa zalarik Ameriketara joan zan; bertan ezkondu ta bertan il zan. Aren bizitzaren berri jakin nai duanak,
liburu ontako Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua izeneko zatia irakur dezala.

Liburu ontan arkitu dezake Asteasuko sagardotegi batean bi mutil zarri kantatu zien bertsoa. Baita ere, bere aizpa Mikela Ameriketara eraman nairik, andik bialdu zuana, ta onek erantzun ziona.

Bertso geiago ere botako zuan noski be re denboran; bañan len aitatutako oietaz gañera ez degu au besterik arkitu. Beraren aizpa Mikelari jaso genion:

«Bein batean, gure aizpa Joxepa Iñazi, Ameriketara joan da bertan il zana, sagardotegian toriatu egin zuten, bertsotan asteko alegia, eta gure aizpa orrek ola kantatu zien:

Gogorikan eztaukat,
lotsa bestetikan,
orra emakumia
naizen partetikan;
toriatzen banazue
aldamenetikan,
ederrak aditzeko
zaute nigandikan.

Ta ori esanda alde egin zuan andik, geiago ez kantatzeagatik»
(..)"

Iturria: Zavala, Antonio. Pedro Elizegi Maiz (1840 - 1919). Auspoa Sail Nagusia. http://ttiki.com/41088 ]

Informazio gehiago: Larrañaga, Carmen. El bertsolarismo: una tradición oral transitada por el género-sexo. http://ttiki.com/41089

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
- Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50): http://ttiki.com/41090 ]
- Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. (Auspoa, 32) 137 or.: http://ttiki.com/41091 ]
- Larrañaga, Carmen. El bertsolarismo: una tradición oral transitada por el género-sexo. http://ttiki.com/41089