Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Martin Goikoetxea
Datos personales

- Nombre
- Goikoetxea, Martin
- Nombre y apellidos completos
- Goikoetxea Ezkurdia, Martin
- Nacimiento
- 1948 Gorriti + Gorriti < Larraun < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Bertsolari
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Estatu Batuetako bertsolaria
Nafarroako txapelketa 1966an parte hartu zuen. Finalaurrean kantatzekoa zen EEUUra joan zenean.
NABO (North American Basque Organizations) erakundeko Euskara eta Bertsolaritza arloko arduraduna
Datos biográficos
- Biografía
- Gorritin (Nafarroa) sortu zen, 1948ko martxoaren 4ean. Oso gazte, 18 urte zituela, Ameriketako Estatu Batuetara joatea erabaki zuen artzain lanetara, Wyoming-era (EEUUtako estatua), lanagatik baina baita soldadutzari ihes egiteagatik ere. Han errotu zen eta, automobil salmenta lanbide duela, bertan bizi da orduz gero.
Ume-ume zela erakarri zuen bertsoak, eta Basarriren irrati saio eta bertso-liburuetatik asetu zuen; osaba zuen Klemente Ezkurdia "Gorriti" bertsolaria, amaren anaia, eta horrek ere hauspotu zion berezko zaletasuna. Oso gazterik, 12 urte zituela, kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Gorriti sorterrian, Kaxiano Ibargurenekin. Ondoren, ume koskorra artean, Lazkao-Txiki, Agirre eta orduko puntako bertsolariekin aritu zen Gorritin, Leitzan, Baraibarren, Huitzin eta inguruko herrietan. 1966ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen ari zen EEUUra joatea deliberatu zuenean, eta Iruñeko finalaurrean kantatzea galerazi zion Ameriketara joateko dei hark. Bertso-isilaldi luze bat izan zuen gero, 1991eko Nevadako Gardnervilleko Bertsolari eta Kantari Egunean parte hartu zuen arte. Hamaika saio egin ditu geroztik, Nevadan, Kalifornian, Idahon, Wyoming, San Francisco, Elko, Chino, Boise, Rock Springs, Buffalo, Los Banos, Bakersfield, Reno, eta abarren.
Bideo-konferentzia bidezko kontinente arteko aldibereko lehenengo bertso-saioan parte hartu zuen (Kilometroak-en aldeko ekitaldia,1998), Euskal Herriko bertsolariekin, Tolosako Beotibarren zirelarik hauek.
NABO (North American Basque Organizations), Ipar Ameriketan euskal kultura bizirik atxikitzeko zeregina duen erakundeko lehendakaria izana da, eta Euskara eta Bertsolaritza sustatzeko arduraduna izan da 2000tik 2021era bitartean.
2022ko martxoan Omenaldi Berezia eskaini zien NABOk (North American Basque Organizations erakundea), San Frantziskon, Estatu Batuetako bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileri, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan bertsolaritzari eusten egindako ahaleginagatik, horien artean, Martin Goikoetxeari.
2003an, Whasington-en, National Endowment for the Arts sari nazionala eman zieten bertsolaritza, bat-batean diskurtso bat asmatzeko artea, Estatu Batuetan bizirik gordetzen egindako ahaleginagatik. Jesus Arriada eta Johnny Curutchet (San Frantzisko), Jesus Goñi (Reno) eta Martin Goikoetxea (Wyoming) izan ziren saria jaso zutenak.