Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Martin Goikoetxea

Datu pertsonalak

Izena
Goikoetxea, Martin
Izen abizen osoak
Goikoetxea Ezkurdia, Martin
Jaiotza
1948 Gorriti + Gorriti < Larraun < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Estatu Batuetako bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Sortzez gorritiarra, 16 urte zituela etorri zen Estatu Batuetara. Izan ere, 1966ko Nafarroako Bertso Txapelketan parte hartzen ari zen Ameriketara etortzeko deiak Iruñeko finalaurrean parte hartzea galderazi eta Euskal Herritik fisikoki urrunarazi zuenean.

Gazte-gazterik hasia zen bertsotan. Gorriti sorterrian eman zituen lehenengo pausoak, Kaxiano Ibargurenekin, 12 urte zituela. Ondoren, ume koskorra zela, Lazkao-Txiki, Agirre eta orduko puntako bertsolariekin aritu zen Gorritin, Leitzan, Baraibarren, Huitzin eta inguruko herrietan.

Ameriketara etortzearekin, derrigorrezko bertso-isilaldia, 1991eko Nevadako Gardnervilleko Bertsolari eta Kantari Egunean parte hartu zuen arte. Hamaika saio egin ditu Nevadan, Kalifornian, Idahon, Wyoming-en... besteak beste San Francisco, Elko, Chino, Boise, Rock Springs, Buffalo, Los Banos, Bakersfield, Reno, eta abarren. Bideo-konferentzia bidez Euskal Herriko bertsolariekin batera aritu izan da kontinente arteko aldibereko lehenengo bertso-saioan, 1998ko ikastolen aldeko Kilometroak ekitaldian. NABOko Euskara eta Bertso arloko arduraduna izan da.
Iturria (biografia eta argazkia): http://www.euskalkultura.com