Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Piarres Topet "Etxahun"

Datos personales

Nombre
Topet, Piarres "Etxahun" (1786-1862)
Nombre y apellidos completos
Topet Etxahun, Piarres
Nacimiento
1786 Barkoxe + Barkoxe < Basabürüa < Zuberoa < Euskal Herria
Defunción
1862 Barkoxe + Barkoxe < Basabürüa < Zuberoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Seleccionador de temas

Datos biográficos

Biografía
Junes Topet eta Engraxi Etxahunen seme bakarra, arreba bat zuen: Majiena. Engrazi Palento Haritxabaletarekin ezkondua (1808-07-27), gogoz kontra, majorazgotza ez galtzearren. Ezkontza honen atze-aurretan gauzatu zen bere zorigaiztozko bizitza: aitortu gabeko haurra; gogoz kontrako ezkontza; espetxea (1821-1826) gizon bat haizkoraz erasotzeagatik; beste 6 hilabeteko espetxea (1828) Etxegoiena gaztearen hilketaz akusaturik, epaiak aske uzten du honetatik halere; erromes Konpostelako Santiagora eta Erromara (1831-1832)... ondasun guztiak galduak ditu ordurako, seme-alabek ez dute onartzen, eta hara-hona emango ditu azken urteak: artzain, kantari, eskean, bertso trukean otorduak irabaziz. Heriotza, ordea, jaiotetxean helduko zaio. 1853 ko lore jokoetan parte harturik eta saririk ez izanik, mendekiozko bertso zorrotzak atera zituen.

Ez dakigu bat-batean aritzen zen edo ez; uste da baietz. Ezagutzen diren bere bertso guztiak ahoz aho heldu dira gureganaino, ez da idatzirik gorde, Etxahunek gorderik behar zituen esku-izkribuak erre egin baitzituzten bere ondorengoek. Kantatuz, zaharretatik gaztetara iragaziz iraun zuten urte luzetan haietako batzuk. Asko, halere, eta Piarre Lhanderi zor zaio bildu eta zaindu izana. Bertso sorta dezente heldu zaigu, eta, horrek berak adierazten du bertsolari honen maila: herriaren gogoan ona denak irauten du. Mina da bere bertsokeraren osagai nagusienetakoa, bere bizitza bezalakoxea da bere bertsoa: barrura begira, negar malkoak atereaz egina.

Iturria:
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan I (1789-1936)". Donostia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 1981.
- Arbelbide, Xipri. "Piarra Topet Etxahun 1786-1862". Elkar, 1987. http://www.armiarma.com/zubi/egileak/00280.htm ]
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf

Otros trabajos

Bertso jarri ezagunenak
Ahargo eta kanpilu ; Barkoxeko eliza ; Bi ahizpak ; Bi ama alaba ; Elartxu eta Bi.

Lore Jokoetan:
1853, Montebideorat juailiak.