Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Erresiñula kantari

Audio: Euskara. Referencia bibliográfica
Autor(es)
Bedaxagar, Jean Mixel
Título
Erresiñula kantari / Jean Mixel Bedaxagar
.
Publicación
Elkar, 2023
Materias
Bertsolaritza
Descripción física
1 disko (CD-DA) : estereo ; 12 cm
Tipología
Audio
Eduki mota
Colección de bertsos
Bere ttipian, Zuberoak Euskal Herria osoa aho bete hortz uzteko moduko kultur produkzioa dauka. Eta herrialdeko sortzaileen artean Jean Mixel Bedaxagar izan daiteke emankorrenetako bat. Hamaika saltsatan sartuta ibiltzen da Urdiñarbeko musikaria eta, lantzean behin, disko batekin saritzen gaitu. Oraingo honetan, Erresiñula kantari dakar, belarriak kilikatuko dizkiguten hamalau kantu eder.

Bedaxagarren apustua tradizioari eustea izan da, baina jakinik garai berrietako doinuek ere bere ekarpena egin behar dutela, euskarak eta euskal kulturak iraungo badute. Zuberoako kantutegi oparotik hasita, Bedaxagarrek berak konposatutako doinuetara, Erresiñula kantari ekialdeko herrialdeko ahaireak eta kantatzeko erak ekartzen dizkigu, izan garena eta izango garenaren arteko zubiarena egin nahiz, garena izateari utzi gabe. Akitaniako Alienor pastoraleko doinuak (2014), Etxahun Iruri eta Etxahun Barkoxeren konposizioak, kantu herrikoiak, Xalbadorren bertsoak... Horiek dira diskoaren osagai nagusiak. Musika tresna tradizionalen abaroan isurtzen dira kantuok (txirula, ttunttuna, xirolarrua...), baina baita a capella ere, Zuberoako eran.

Erresiñula kantarin lagundu dutenen artean, aipamen berezia merezi dute Errege Beldak eta Juan Mari Beltranek. Biek ekarpen handia egin diote, diskoaren prestakuntzan aritu baitira. Gainera, Errege Beldak, akordeoia jo ez ezik, ahotsetan parte hartu du. Beltranek, berriz, musika tresna andana jo du, txirula eta xirolarrua besteak beste.

Jean Mixel Bedaxagarrek 1983an plazaratu zuen bere lehenengo diskoa (Xiberoa, Elkar), eta harrez gero garbi dauka bidea: “Atzinagokoek egin düen bezala, kantatzez, gure memoria kolektiboa eta eüskara hazten dütügu.

Erran genezake gure betiko kantagintza, bertsolaritza eta gaurko musikak direla euskararen bigeren biria”. Izan ere, helburua baita “segidaren katea gure ondokoer igaraitea, agian behin ere etenen ez delakoan”. Hala bedi!
01. Donostia (5 min.,32 seg.)
02. Ikazketako mandoa (4 min., 52 seg.)
03. Ahüntza (2 min., 29 seg.)
04. Esperantza gabeko amodioa (6 min., 17 seg.)
05. Alienorren ezkontza (4 min., 11 seg.)
06. Larraburu (1 min., 25 seg.)
07. Arrainak eijer begia (4 min.)
08. Arranoa (basa ahaidea) (5 min., 29 seg.)
09. Kadrilla (1 min., 44 seg.)
10. Erronkari (4 min., 49 seg.)
11. Gazte niz eta alagera (4 min., 4 seg.)
12. Alienorren azken hitzak (4 min., 56 seg.)
13. Atharraztarrak dantza (4 min., 31 seg.)
14. Europari (4 min., 50 seg.)