Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Erresiñula kantari

Audioa: Euskara. Liburutegian
Egilea(k)
Bedaxagar, Jean Mixel
Izenburua
Erresiñula kantari / kantaria, Jean Mixel Bedaxagar ; snügileak, Errege Belda, esku soinua eta hotsak ; Juan Mari Beltran, txistua, xirolarruak, zarrabetea, klarinetea, flauta ; Jean Mixel Bedaxagar, Txülüla eta ttunttuna ; [hitzak, Etxahun Iruri, Herrikoia, Xalbador, Jean Mixel Bedaxagar, Etxahun Barkoxe].
Argitalpena
Elkar, 2023
Gaiak
Bertsolaritza
Beste egileak
Aire, Fernando "Xalbador" ; Etxahun Iruri ; Topet, Piarres "Etxahun" (1786-1862)
Deskribapen fisikoa
1 disko (CD-DA) : estereo ; 12 cm + 1 liburuxka [(12) or.]
Informazio formatua
Audioa
Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Oharrak
Elkar estudioan Victor Sanchezek grabatua, nahastua eta masterizatua.
Bere ttipian, Zuberoak Euskal Herria osoa aho bete hortz uzteko moduko kultur produkzioa dauka. Eta herrialdeko sortzaileen artean Jean Mixel Bedaxagar izan daiteke emankorrenetako bat. Hamaika saltsatan sartuta ibiltzen da Urdiñarbeko musikaria eta, lantzean behin, disko batekin saritzen gaitu. Oraingo honetan, Erresiñula kantari dakar, belarriak kilikatuko dizkiguten hamalau kantu eder.

Bedaxagarren apustua tradizioari eustea izan da, baina jakinik garai berrietako doinuek ere bere ekarpena egin behar dutela, euskarak eta euskal kulturak iraungo badute. Zuberoako kantutegi oparotik hasita, Bedaxagarrek berak konposatutako doinuetara, Erresiñula kantari ekialdeko herrialdeko ahaireak eta kantatzeko erak ekartzen dizkigu, izan garena eta izango garenaren arteko zubiarena egin nahiz, garena izateari utzi gabe. Akitaniako Alienor pastoraleko doinuak (2014), Etxahun Iruri eta Etxahun Barkoxeren konposizioak, kantu herrikoiak, Xalbadorren bertsoak... Horiek dira diskoaren osagai nagusiak. Musika tresna tradizionalen abaroan isurtzen dira kantuok (txirula, ttunttuna, xirolarrua...), baina baita a capella ere, Zuberoako eran.

Erresiñula kantarin lagundu dutenen artean, aipamen berezia merezi dute Errege Beldak eta Juan Mari Beltranek. Biek ekarpen handia egin diote, diskoaren prestakuntzan aritu baitira. Gainera, Errege Beldak, akordeoia jo ez ezik, ahotsetan parte hartu du. Beltranek, berriz, musika tresna andana jo du, txirula eta xirolarrua besteak beste.

Jean Mixel Bedaxagarrek 1983an plazaratu zuen bere lehenengo diskoa (Xiberoa, Elkar), eta harrez gero garbi dauka bidea: “Atzinagokoek egin düen bezala, kantatzez, gure memoria kolektiboa eta eüskara hazten dütügu.

Erran genezake gure betiko kantagintza, bertsolaritza eta gaurko musikak direla euskararen bigeren biria”. Izan ere, helburua baita “segidaren katea gure ondokoer igaraitea, agian behin ere etenen ez delakoan”. Hala bedi!
01. Donostia / hitzak eta melodia, Etxahun Iruri (5 min.,32 seg.)
02. Ikazketako mandoa / Herrikoia (4 min., 52 seg.)
03. Ahüntza (2 min., 29 seg.)
04. Esperantza gabeko amodioa / hitzak, Xalbador ; melodia, Jean Mixel Bedaxagar (6 min., 17 seg.)
05. Alienorren ezkontza / hitzak eta musika, Jean Mixel Bedaxagar (4 min., 11 seg.)
06. Larraburu (1 min., 25 seg.)
07. Arrainak eijer begia / Herrikoia (4 min.)
08. Arranoa (basa ahaidea) / hitzak, Etxahun Barkoxe ; melodia, Herrikoia (5 min., 29 seg.)
09. Kadrilla (1 min., 44 seg.)
10. Erronkari / hitzak eta melodia, Jean Mixel Bedaxagar (4 min., 49 seg.)
11. Gazte niz eta alagera / Herrikoia (4 min., 4 seg.)
12. Alienorren azken hitzak / hitzak eta melodia, Jean Mixel Bedaxagar (4 min., 56 seg.)
13. Atharraztarrak dantza / Etxahun Iruri, txülüla ttunttuna eta xirolarrua (4 min., 31 seg.)
14. Europari / hitzak eta melodia, Jean Mixel Bedaxagar (4 min., 50 seg.)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra