I. Zubeldia:
Hamalau urterekin
eskolatik alde
handik hamaseira arte
lanean debalde
hemezortzikin ia
jornala xuabe
hiruroita zazpiak
oso urrun daude
ta hau jubilatuko da
lanik egin gabe. (bis)
I. Elortza:
Oraindik luze duzu
har zazu gogoan
makina bat izerdi
makina ondoan.
Hamalau urterekin
lanera zihoan
nire moduan egin
zazu hurrengoan:
hamalau urterekin
batzokira joan. (bis)
I. Zubeldia:
Ni nahiko juxtu nabil
hau berriz primeran
alde ederra dago
gure ibileran
nik dana falta baitet
zuk dana soberan.
Iraultza dator aurten
urte bukaeran
ea ordun batzokian
izkutatzen zeran! (bis)
I. Elortza:
Lasai egingo dut nik
bihar ere siesta
ozen eginagatik
zuk hortik protesta.
Badauzkat urte batzuk
urruti dut kezka.
Aurten etortzekoa
beti iraultzen festa
ta zuek zain zaudete
eta gu barrezka. (bis)
I. Zubeldia:
Langilegoa gabiltz
burrukan luzaro
haundi jende honekin
aspertuta nago
gauza bat da langile
bestea esklabo.
Iraultza atarian
zureak akabo
parretik negarrera
urtetxo bat dago. (bis)
I. Elortza:
Parka laguna baina
aski aski aski!
Horrenbeste deiadar
hainbeste abesti!
Negarretik parrera
hoixe dago noski
nire kasu hontan lau
urteok zehazki
eta zure kasuan
hiruroita zazpi. (bis)
Hil 1895-10-02
"Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Aiako herrian jaio zen, baina oso gazte zela, familia guztia Usurbilgo herrira joan zen bizitzera, Udarregi baserrira eta hortik du bere bertsolari izena. Aita ere bertsolari zen. Usurbilgo Maria Bta. Astiasarenekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten. Gero "Altikula haundi" baserrira aldatu ziren bizitzera. Alboan, "Artikula txikin", beste bertsolari bat, Manuel Olloki, bizi zen. Nekazaritzan atera zuen, noski, bizimodua. Hirurogeita zazpi urterekin hil zen, gero Gasteizko Obispo izango zen D. Mateo Mujika apaiza lagun zuela.
Udarregi asko ibili zen herriz herri bertsotan. San Tomasetan, Donostiakoa jakina zuen. Euskal festa gehienetan ere bai. Hala ageri da orduko errebistetan. Beste aldetik bertso paper asko argitaratu zuen, nahiz eta berak ez jakin ez irakurtzen eta ez idazten; Usurbilgo organistak laguntzen zion horretan. Bertsolari osoa genuen beraz, bai plazan bapatean kantatzeko eta baita paperetan bere bertsoak jartzeko ere.Gure zaharren eritzian, gure bertsolaririk onenetako bat izan da Udarregi." (Dorronsoro, Joanito, "Bertsotan 1789-1936", 1982)
"Udarregik ez zekien idazten ez irakurtzen: Bertso somatzen, bere gisa, garia jotzeko koartoan aritzen zan: ta, bertsoa somatu alean, tella-puska batekin paretan arrastoa egiten zuan. Kuarto guztia arrastoz betea zeukan. Gero, Usurbilko organista zan Jose Txiki (Jose Aranburu) etortzen zitzaion. Garia jotzeko kuartora joaten ziren. Ta han arrastoen aurrean, Udarregi lehen sumatutako bertsoak esaten asten zan, eta Jose Txiki eskribitzen. Gero inprentara. Jose Txikik joaterik ez zeukanean, Udarregi joaten zen Usurbila, eskuan makil bat hartuta, eta paretako arrastoak makilan ekartzen zituen. Ta makilari begira esaten zizkion bertsoak Jose Txikiri.
Mateo Mujika Gotzaiak eman zizkion azkenekoak, artean Usurbilen apaiz soil zela.
Zalantza dago, berak ontzen ote zituen bertsook, edota beste bertsolariren batek ontzen zizkion eta berak kantatu. Horren adierazgarri da, bertso sail batean bizkaiera erabiltzen duela eta bestean Oiartzun-Errenteria aldekoa."
Iturriak:
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936". Donostia: Ikastolen Elkartea, 1982.
- Haitzondo egitasmoa.
Doinua Txapelen liburutik jaso dut, Joxe Mª Iriondok Loiolan magnetofoiz grabatutakoa (Auspoa 91, 22). Bertsotan liburuan Utziazute pakean izenburupean plazaratu nuen. A.Donostiak Loreak udan izeneko bertsoak jaso zituen doinu honetan eta argitaratu Gure Herrian 1934 urtean eta gero Cancionero Vasco 734 zenbakian. Harrigarri xamarra egiten bazaigu ere, doinu hau zenbait aldaketaxorekin lau zenbakitan dator Luzaideko Pedro Juan Etxamendi musikariaren 123 doinutako bildumatxoan datozen lau zenbakitan (Auspoa 288an)