Nik esango det hau berehala
zuen aurrean orain ahal dala
historiaren kontari dator
orain mutiko apala (bis)
gertakizun hau nik kontatzea
hain degu gauza normala
zer ikusbegi zabala
historiak dio leheno euskara
indartsuagoa zala. (bis)
Gelditu ez dedin hori atzean
etsai askotxo nahi duten antzean
egia esan hau sumatuta
pena daukat bihotzean (bis)
gure euskara gaur zoritxarrez
gaur daukagu indar hutsean
eta euskaldunak hiltzean
zer izango da Euskal Herria
histori hori galtzean. (bis)
Gure herrian gera nagusi ta
gure hizkuntza dago jausita
hainbat euskaldunek ahoz-aho
daukagun hizkuntz polita (bis)
indartutzea komeni zaigu
beharrezko da hori ta
danak indartsu jarrita
euskara indartzen saia gaitezen
historiari utzita. (bis)
Jaio 1829-10-01
"Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Aiako herrian jaio zen, baina oso gazte zela, familia guztia Usurbilgo herrira joan zen bizitzera, Udarregi baserrira eta hortik du bere bertsolari izena. Aita ere bertsolari zen. Usurbilgo Maria Bta. Astiasarenekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten. Gero "Altikula haundi" baserrira aldatu ziren bizitzera. Alboan, "Artikula txikin", beste bertsolari bat, Manuel Olloki, bizi zen. Nekazaritzan atera zuen, noski, bizimodua. Hirurogeita zazpi urterekin hil zen, gero Gasteizko Obispo izango zen D. Mateo Mujika apaiza lagun zuela.
Udarregi asko ibili zen herriz herri bertsotan. San Tomasetan, Donostiakoa jakina zuen. Euskal festa gehienetan ere bai. Hala ageri da orduko errebistetan. Beste aldetik bertso paper asko argitaratu zuen, nahiz eta berak ez jakin ez irakurtzen eta ez idazten; Usurbilgo organistak laguntzen zion horretan. Bertsolari osoa genuen beraz, bai plazan bapatean kantatzeko eta baita paperetan bere bertsoak jartzeko ere.Gure zaharren eritzian, gure bertsolaririk onenetako bat izan da Udarregi." (Dorronsoro, Joanito, "Bertsotan 1789-1936", 1982)
"Udarregik ez zekien idazten ez irakurtzen: Bertso somatzen, bere gisa, garia jotzeko koartoan aritzen zan: ta, bertsoa somatu alean, tella-puska batekin paretan arrastoa egiten zuan. Kuarto guztia arrastoz betea zeukan. Gero, Usurbilko organista zan Jose Txiki (Jose Aranburu) etortzen zitzaion. Garia jotzeko kuartora joaten ziren. Ta han arrastoen aurrean, Udarregi lehen sumatutako bertsoak esaten asten zan, eta Jose Txiki eskribitzen. Gero inprentara. Jose Txikik joaterik ez zeukanean, Udarregi joaten zen Usurbila, eskuan makil bat hartuta, eta paretako arrastoak makilan ekartzen zituen. Ta makilari begira esaten zizkion bertsoak Jose Txikiri.
Mateo Mujika Gotzaiak eman zizkion azkenekoak, artean Usurbilen apaiz soil zela.
Zalantza dago, berak ontzen ote zituen bertsook, edota beste bertsolariren batek ontzen zizkion eta berak kantatu. Horren adierazgarri da, bertso sail batean bizkaiera erabiltzen duela eta bestean Oiartzun-Errenteria aldekoa."
Iturriak:
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936". Donostia: Ikastolen Elkartea, 1982.
- Haitzondo egitasmoa.
Hil 2003-10-01
Hil 1979-10-01
Jaio 1912-10-01
Juan Felix Iriarte Gainza Berjinanto 1912ko urriaren 1ean sortu zen Sunbillan. Arrunt haurrean Iruritara etorri zen. Ondotik, 1921ean, Aldudeko Koskarterat jin zen mutil, eta hor zuen bertsu moldatzen ikasi.
Gero, Bankan ezkondu zen Beronika Ospitalekin 1938ko uztailaren 4an. Bikotea emaztearen etxean kokatu zen, Berjinanton. Eskolan ez zen nehoiz ibilia eta laborantzatik bizi izan zen.
Hamasei urtetan hasi zen plazan kantatzen. Ardura Joanes Harriet Lassa Premundorekin ari zen bertsuka. Orohar, plaza anitz kurritu zituen Iparralde osoan.
Sari andana bat irabazi zuen bai eta xapelketak ere. Hara nola, Euskal Herriko xapelketa nagusian 5. atera zen 1936an, 3. 1950ean eta 7. 1951n. Nafarroako xapelketan, xapeldun izan zen 1936an.
Bankan omendua 1984ko ekainaren 24an, 1987ko otsailaren 15ean zendu zen.
Jaio 1845-10-01
Pampi eta Telletxeak beren kasetean Bilintxen Loreak udan izeneko bertso ezagunak kantatzen dizkigute doinu honetan. Gure herri doinuetako bat da.