Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962)

Information

Type de représentation
Txapelketa
Place
Gipuzkoa < Euskal Herria
Début date
1962-07-08
Date finale
1962-12-09
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Histoire
Lazkaoko Txikia Oiartzungo Handiarekin zirika

Non-noiz: Abenduaren 12an Hernaniko Aitor zineman jokatu zen finala. Zinema bete-bete, entzuleak txalo eta orro egiten zuen Mitxelenarekin, eta barre eta oju Lazkao-Txikirekin.

Bertsolariak: Lehen aldiz, izen ematea libre izan zen. 40 bertsolari inguru.

Sailkapena:
Txapelduna: Jose Joakin Mitxelena
Txapeldun orde: Jose Migel Iztueta "Lazkao-txiki".
Finalistak:
Akilino Izagirre "Zepai"
Txomin Garmendia
Jesus Alberdi "Egileor"
Imanol Lazkano
Jose Luis Lekuona "Lexoti"
Manuel Uranga

Gero eta erronka estuagoa: Zortzi bertsolarik hasi bazuten ere saioa, Txomin Garmendia, Imanol Lazkano, Lazkao-Txiki eta Mitxelenak egin zuten aurrera. Buruz-burukora nor pasatu, ederki igarri zuen Lazkanok. Lau oinak emanda bertso hau osatu baitzuen:

LAZKANO:
Hemen juratuak du
erabaki aukera
ta aurki eman diot
gauzari tankera
Garmendia guretzat
zetorrek galera
bi gazteak atzean
bi zaharrak aurrera

Azken epaiak ere, ez zuen zalantza handirik izan, Txomin Garmendiak kontatzen duenez: "Epaimahaikoak gela aparte batean biltzen ziren erabakia hartzera. Sartu orduko atera ziren, egun hartan ez zen dudarik Mitxelenarekin. Mitxelenak oso ondo egin zuen bertsotan.

Estructure

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Kanporaketak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Finalaurrea
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Finala
Représenations
1962-07-08 Bergara
1962-07-22 Deba
1962-08-02 Azpeitia
1962-08-04 Oiartzun
1962-09-30 Beasain
1962-10-07 Tolosa
1962-11-11 Eibar
1962-12-09 Hernani
Sailkapena
1. Joxe Joakin Mitxelena
2. Lazkao Txiki

Championne
Mitxelena, Jose Joakin
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher