Periodical Performances - View details To know more about this section
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962)
Irformation
- Performance type
- Txapelketa
- Place
- Gipuzkoa
- Beginning date
- 1962-07-08
- Final date
- 1962-12-09
- Extension
- Herrialde mailakoa
Participants
- Participants
- Champion
Mitxelena, Jose Joakin
Description
- History
- Lazkaoko Txikia Oiartzungo Handiarekin zirika
Non-noiz: Abenduaren 12an Hernaniko Aitor zineman jokatu zen finala. Zinema bete-bete, entzuleak txalo eta orro egiten zuen Mitxelenarekin, eta barre eta oju Lazkao-Txikirekin.
Bertsolariak: Lehen aldiz, izen ematea libre izan zen. 40 bertsolari inguru.
Sailkapena:
Txapelduna: Jose Joakin Mitxelena
Txapeldun orde: Jose Migel Iztueta "Lazkao-txiki".
Finalistak:
Akilino Izagirre "Zepai"
Txomin Garmendia
Jesus Alberdi "Egileor"
Imanol Lazkano
Jose Luis Lekuona "Lexoti"
Manuel Uranga
Gero eta erronka estuagoa: Zortzi bertsolarik hasi bazuten ere saioa, Txomin Garmendia, Imanol Lazkano, Lazkao-Txiki eta Mitxelenak egin zuten aurrera. Buruz-burukora nor pasatu, ederki igarri zuen Lazkanok. Lau oinak emanda bertso hau osatu baitzuen:
LAZKANO:
Hemen juratuak du
erabaki aukera
ta aurki eman diot
gauzari tankera
Garmendia guretzat
zetorrek galera
bi gazteak atzean
bi zaharrak aurrera
Azken epaiak ere, ez zuen zalantza handirik izan, Txomin Garmendiak kontatzen duenez: "Epaimahaikoak gela aparte batean biltzen ziren erabakia hartzera. Sartu orduko atera ziren, egun hartan ez zen dudarik Mitxelenarekin. Mitxelenak oso ondo egin zuen bertsotan.
Structure
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Kanporaketak
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Finalaurrea
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2. 1962) Finala
- Performances
- Sailkapena
- 1. Joxe Joakin Mitxelena
2. Lazkao Txiki
- Champion
Mitxelena, Jose Joakin