Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Bertxoko Sariketa (9. 2018)

Information

Type de représentation
Sariketa
Début date
2018-11-09
Date finale
2018-11-29
Extension
Araba
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Oinarriak
Arabako 12 bertsolari gaztek parte hartuko dute.

Saio bakoitzean 2 bikote arituko dira, gai jartzailearen esanetara. Ariketak egokituko dira bikoteka parte hartzeko, hasierako agurra elkarrekin prestatuko dute… Bikoteka kantatu behar izateak belaunaldi ezberdinetakoen arteko harremana bermatuko du, transmisioa emango da…

Arabako gai jartzaile taldeak prestatuko ditu saioak eta aurkezle ezberdinek jende aurrean plazaratuko dituzte.

Entzuleek epaituko dituzte bertsolari gazteak 3 saioetan. Zein gazte pasatzen den finalera erabakiko dute.

Weberako aurkezpena
2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.

Beraz, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan ipini zen 2007an. 2013.urtera arte urtero jokatu zen Bertxoko sariketa.

2017an berriro hasi zen Bertxoko sariketa, helburu berberarekin; bertsolari gazteak plazaratzeko asmoz.

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher