Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (47. 2025)

Information

Type de représentation
Txapelketa
Début date
2025-05-23
Date finale
2025-11-29
Extension
Nafarroa
Extension
Herrialde mailakoa

Description

Oinarriak
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.

Urriaren 4an abiatuko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, azaroaren 29ra bitarte luzatuko dena. Horren aurretik, ordea, bi sailkatze saio jokatuko dira, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko. Maiatzaren 23an Iruñean, eta 30ean Jauntsaratsen jokatuko dira bi saio horiek, eta 12 bertsolarik hartuko dute parte guztira.

Txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian -2023koan- parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek, edota 2023koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, sailkatze fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken sailkatuak ere batu zaizkie guzti horiei. Gauzak horrela, 18 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 12 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik seik lortuko dute sailkapen txartela -saioetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako lehen lauak-, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian.

Estructure

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (47. 2025) Sailkatze Saioak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (47. 2025) Final-laurdenak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (47. 2025) Finalaurrekoak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (47. 2025) Finala
Représenations
2025-05-23 Iruñea Txapelketa
2025-05-30 Jauntsarats Txapelketa
Sailkapena
Horrela gelditu da sailkatze faseko sailkapena:

1. Endika Legarra Nuin - 263
2. Xabi Maia Etxeberria - 263
3. Kattin Madariaga Apaolaza - 255,5
4. Amaia Elizagioen Varela - 246,5
5. Aitor Irastortza Arrizubieta - 237
6. Jabi Lezaun Landa - 228,5

7. Fernando Ziganda Urdanpileta - 228
8. Bittori Elizalde Soto - 228
9. Mintxo Astiz Goñi - 198
10. Etxahun Azkarraga Fernandez - 195,5
11. Julen Bernaldo de Quirós Royo 'Berni' - 192
12. Peio Ardaiz Gale - 168,5

Xabi Maiak eta Endika Legarrak zuzenean eskuratu dute txapelketan aritzeko txartela. Bi horiekin batera, sailkatze fase osoko puntuazio onena lortu duten hurrengo lau bertsolariak ere sailkatu dira txapelketarako. Hauexek, hain zuzen: Kattin Madariaga, Amaia Elizagoien, Aitor Irastortza eta Jabi Lezaun. Horiek beste hemezortzi lagunekin batera ariko dira urriaren 4an abiatuko den txapelketan. Azaroaren 29an jokatuko da finala.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher