Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio: Hamar urteko boladan
balkoi azpiko pasadan
hor ibili da jira ta bueltan
sarri nere traban;
berriz ate joka dan-dan!
Zabaldu arrapaladan
ta ia ez dakit zu Antton zeran
edo beste bat dan. (bis)
I. Elortza: Hauxe ez neban espero
neu be nago erdi ero;
bueno Anttoni a(g)indu egizu
zer egin behar dan edo...
Zure atean portero
banintza eta balego
atea joten baino ez dakit
urteok ta gero. (bis)
M. Lujanbio: Beraz atea jotzeko
entrenatuta ta peto...
Segi horretan zure intentu
eta gainontzeko;
ez al zabiltz Antton seko
inpaziente antzeko?
Ilea hazteko zai nengoen ni
trentzak botatzeko. (bis)
I. Elortza: Herri kantuen kasoa
da kaso bat kuriosoa;
igual hementxe hasi liteke
iraultza osoa;
zuk eman duzu pausoa
ta bai momentu gozoa;
igual konpondu egingo dugu
euskal arazoa. (bis)
M. Lujanbio: Gu hori konpontzeko gai
ez gera eta ez det nahi;
nik nahiago det konponbide eman
kontu intimoai:
atea ireki ta ai!
Gainera datorkit lasai...
Ate atzean ez ate atzean ez!
Baino ganbaran bai. (bis)
I. Elortza: Ganbaran bai mila neke...
Benetan posible ete?
Gure arazoa konponduko da
gozo eta merke.
Bestea jarri zait tente
sortuko da ehunka jente:
lehenengo Antoni, gero Anthoine ta
gero Antoñete. (bis)