Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Représentación
2005-01-21 Berriz Jaialdia
Gai-emailea
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek Gabon zahar gauean elkar ezagutu zenuten, eta bikote lez hasi zarete. Orain arte dena ondo joan da. Gaur, Aitorrek "Zer plan?", galdetu dio, eta "Merkealdietara goaz", erantzun dio Iratxek.

Description

Air
Bertsuak jarri dizkat
Nom de la strophe
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Gaur ze pan daukagu ba
ta zenbat enkargu?
"Merkealdietara
ba ote goaz gu?"
Berriz galdetzen dizut:
gaur ze plan daukagu? (bis)

I. Ibarra:
Merkealdietara
ataraten bitsa...
Nigaz etortea da
zuretzat baldintza;
horrelakoxea da
bikote bizitza. (bis)

A. Mendiluze:
Beraz zuk agindu ta
ni han zukin bertan;
horrela lotu behar
al nauzu benetan?
Bikotea ez al dago
merkealdietan? (bis)

I. Ibarra:
Merkaldi hori izan
bedi gerokoa!
Erropa erostea
da nire jokoa
ta zureak behar dau
nire gustokoa. (bis)

A. Mendiluze:
Ez gera ari oso
modu txukunean;
erropa sartu zaizu
zuri garunean
nik nahiago zaitut ba
ez daukazunean! (bis)

I. Ibarra:
Etxean kenduko dot
halakoren baten;
bitartean jarraitu
dagigun erosten
plazara ezin dozu
edozelan urten! (bis)

A. Mendiluze:
Plazara ezin urten
al zintezke hola?
Inork burla egitean
ez buelta inola!
Pentsa edertasuna
barrutik dagola. (bis)

I. Ibarra:
Barrutik egon leike
guztia benetan;
itxuraz jantzi behar da
baina gaur plazetan
eta mundu guztiak
ez du hori pentsetan. (bis)

A. Mendiluze:
Baina ezin gintezke
dendaz denda sartu.
Eskeintza egiten dizut
ta gogoan hartu:
bost prenda uzten dizkizut
ondo aukeratu! (bis)

I. Ibarra:
Aukeratu behar dot
hor dago burruka;
gaurkoagatik egon
ez joan oihuka
urte guztian lasai
itziko zaitut-ta! (bis)

A. Mendiluze:
Bueno pakea egin
behar delakoan
merkatal zentru hortara
behar degu joan
ta etorri tabernara
bukatutakoan. (bis)