Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Représentación
2005-04-16 Lizartza Jaialdia
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ama-semeak zarete. Aitor semea eta Irazu ama. Aitorrek behin honela esan omen zuen: nahiago nuke beltza banintz gay beharrean; beltza naizela ez neukake amari kontatu beharrik.

Description

Air
Egun lanerat abiatu zait
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Kaixo amatxo une gogorra
iruditzen zait gaurkoa
eta nahi nuke gaurko antzera
bizitzea biharkoa;
seme jator hau dezu parean
hitzeko eta guapoa
baina agian ez da izango
zuk uste bezelakoa.

J.M. Irazu:
Hara semea nik ez dakit zer
darabilkizun jokoan
nonbait berdinak ez ote gera
barruan eta kanpoan?
Zinan bezela hartu zintudan
mundura sortutakoan;
zeran bezela onartzen zaitut
pertsona egindakoan.

A. Sarriegi:
Alde hontatik begiratuta
irekia dirudizu
baina hitz batek izan dezake
etxe honetan hainbat pisu;
ez dakit nola baina eman nahi
dizut zerbaiten abisu:
neskarik ez det sekula izan
horrek zer esaten dizu?

J.M. Irazu:
Galdera zuzen egin didazu
uste zenuen akabo!
Nunbait aspaldi ez zendun trantze
oso samurrik izango;
neskarikan ez eta zergatik
erantzun beharra dago:
neroni ia jabetu nitzan
zerorri baino lehenago.

A. Sarriegi:
Beraz ederki bideratua
zure amatasun sena
nik baino hobeto dakizu ia
egiz benetan naizena;
zehar bidean alperrik nabil
ta izan nadin zuzena
mutil batekin maitemindu naiz
Jon Maia dauka izena.

J.M. Irazu:
Sorpresa ederra eman didazu
unerik ederrenean;
laguna ere bilatu dezu
ez zabiltz modu herrenean.
Jon Maia omen da bere izena
ezaguna da denean
bertsoren batzuk botako ditu
bazkaltzea datorrenean.

A. Sarriegi:
Nahiago nuke hura ez balego
dagoen bezain aparte!
Nere aldetik egin dizkiot
dagoeneko hainbat atake
baino ama gaizki ulertu dezu
gaizki esan baldinbaite:
ni berarekin maitemindu naiz
baina berak ez nau maite.

J.M. Irazu:
Hara azkenik atera zaizu
sekulako karanbola!
Ez zaituela maitatzen eta
ezin eskura inola.
Segi semea segi horretan
ezin leike etsi hola
uste al zendun amari esanda
dena egina zegola?