Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Représentación
2005-05-07 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?".

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Euskaraz bizi zera
egun eta gabaz
eta zurekin beti
harro nago arras.
Gaztea edozertako
beti baita kapaz
ikasiko duzu bai
belaxe erdaraz. (bis)

A. Agirre:
Nabil español hori
ezin ikasita
ta aldamenekoak
ezin sinetsita;
gelakoek naukate
aspaldi etsita:
"Kaxera!" zergatik naiz
kalean bizita? (bis)

A.M. Peñagarikano:
Baina emaitza onak
badauzkazu bapo;
zurekin pozik nago
lista zeralako.
Ez dakizu erderaz
hori al da kako?
Ikasiko dezu bai
hamar urterako! (bis)

A. Agirre:
Hamar urteak dauzkat
ondo kunplituta.
Etxeko egoera
ez daukat ahaztuta;
zu ere berdin zabiltz
ez zazula uka
Iñaki Perurena
ematen dezu-ta! (bis)

A.M. Peñagarikano:
Iñakin antzekorik
hemen ez da nunahi
Iñaki ez naiz baina
nik izatea nahi.
Zurea ez da drama
egon zaitez lasai:
jakingo dezu erderaz
inglesez ere bai. (bis)

A. Agirre:
Ikasteko nahiz izan
hainbeste interes
saiatu arren beti
jardun naiz aldrebes.
Nahiz ta hori esan dezun
atta oso errez
erderaz baino hobeto
dakit nik inglesez. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Orain bide hortatik
ez zaitez atera
esplikatuko dizut
gutxi gorabehera:
haiena da erdera
gurea euskera;
zapaltzaileen hizkuntza
hori da erdera. (bis)

A. Agirre:
Euskaldunon gainean
horrenbeste mito!
"Zapaltzaileak dira"
esan eta kito.
Goazen Andaluzira
urte bat piko;
zuri ere ez zaizu
gaizki etorriko! (bis)

A.M. Peñagarikano:
Zer espero dezaket
alabarengandik?
Orain hori bota dit
ta barren-barrendik;
Andaluzira joan
behar al det hemendik?
Ala tu mare esaten
nik badakit lehendik! (bis)

A. Agirre:
Aholku exkaxekin
segi eta segi!
Behingoz jarri geranez
aurpegiz aurpegi
zatoz sofa ondora
nerekin eseri;
kendu Goenkale ta
jarri ETB bi. (bis)