Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (37. 2005. Donostia)
Représentación
2005-01-22 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean.
Gaiari oharrak
Egaña 1980ko Errege egunaren biharamuneko Egin egunkaria besapean zuela taularatu
zen, eta han agertzen ziren berrien gainean jardun zuten saioaren lehenbiziko zatian, Amurizak
irabazi zuen lehenbiziko txapelaren gainean, besteak beste. Halako batean, ordea, Amurizak
doinuarekin batera gaia ere aldatu egin zuen.

Description

Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2005-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza:
Baldin bada ere labur
ez gaiten izan gaur beldur
beste gai asko ere gaur hemen
izan daike zigur.
Egini egiok agur
ta jarri oraingotik hur;
merezi duen notiziarik
zer ikusten duk gaur? (bis)

A. Egaña:
Egin utzi eta bapo
erantzun egin beharko
munduko martxa izugarri ta
izua dalako.
Ibarretxe jokoz kanpo
Patxi ta Arnaldo kapo;
gaur egunean gaurkoak ez du
balio biharko. (bis)

X. Amuriza:
Etorri gara hontara
nonork nazala anpara!
Ai zer nolako builosoa den
gaurko antepara!
Otzanak pizti erara
piztiak otzandu gara...
obisporen bat kondoi saltzaile
bakarrik falta da! (bis)

A. Egaña:
Nolako sugegorriya!
Edo askoren kabiya;
orain kondoia al da Xabier
gaurko notiziya?
Fraga jaunak ez jarriya
neretzat ez da larriya;
bere aitak beti ipini balu
hobe gendun iya! (bis)

X. Amuriza:
Fragaren alde haizea
hau duk hau txalo asea!
Baina ez dezagun ahaztu lagunak
Gasteizen pasea.
Kondoitxo muturluzea
ez dela haren klasea
hark erabili behar zuena
baitzen guraizea. (bis)

A. Egaña:
Hori're egia kasi
bastante listoa haiz hi
baina goraizak erabiltzen'e
ez zian ikasi!
Goazen bizar eta guzi
Fragarengandik ihesi
horrek ez baitu horrenbesteko
denboraik merezi. (bis)

X. Amuriza:
Fraga genuen lehenago
Frankozale haundia klaro!
Zahartu zela ta uste gendun
"Gizona akabo!"
baina seguru ez nago
ez dagon indartsuago;
denborarikan ez du merezi
baina hortxe dago. (bis)

A. Egaña:
A ze nolako arantza
frankista zaharren bengantza!
Oraindik buru gainen zintzilik
daukagun laratza!
Ez ote da oso latza?
Fraga hortxe dago antza;
ia lehenbailehen ipintzen duen
"Fraga hemen datza"
ta jainkoarren ez bedi gehio
sekula're altxa!