Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2005-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2005-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Amuriza:
Baldin bada ere labur
ez gaiten izan gaur beldur
beste gai asko ere gaur hemen
izan daike zigur.
Egini egiok agur
ta jarri oraingotik hur;
merezi duen notiziarik
zer ikusten duk gaur? (bis)
A. Egaña:
Egin utzi eta bapo
erantzun egin beharko
munduko martxa izugarri ta
izua dalako.
Ibarretxe jokoz kanpo
Patxi ta Arnaldo kapo;
gaur egunean gaurkoak ez du
balio biharko. (bis)
X. Amuriza:
Etorri gara hontara
nonork nazala anpara!
Ai zer nolako builosoa den
gaurko antepara!
Otzanak pizti erara
piztiak otzandu gara...
obisporen bat kondoi saltzaile
bakarrik falta da! (bis)
A. Egaña:
Nolako sugegorriya!
Edo askoren kabiya;
orain kondoia al da Xabier
gaurko notiziya?
Fraga jaunak ez jarriya
neretzat ez da larriya;
bere aitak beti ipini balu
hobe gendun iya! (bis)
X. Amuriza:
Fragaren alde haizea
hau duk hau txalo asea!
Baina ez dezagun ahaztu lagunak
Gasteizen pasea.
Kondoitxo muturluzea
ez dela haren klasea
hark erabili behar zuena
baitzen guraizea. (bis)
A. Egaña:
Hori're egia kasi
bastante listoa haiz hi
baina goraizak erabiltzen'e
ez zian ikasi!
Goazen bizar eta guzi
Fragarengandik ihesi
horrek ez baitu horrenbesteko
denboraik merezi. (bis)
X. Amuriza:
Fraga genuen lehenago
Frankozale haundia klaro!
Zahartu zela ta uste gendun
"Gizona akabo!"
baina seguru ez nago
ez dagon indartsuago;
denborarikan ez du merezi
baina hortxe dago. (bis)
A. Egaña:
A ze nolako arantza
frankista zaharren bengantza!
Oraindik buru gainen zintzilik
daukagun laratza!
Ez ote da oso latza?
Fraga hortxe dago antza;
ia lehenbailehen ipintzen duen
"Fraga hemen datza"
ta jainkoarren ez bedi gehio
sekula're altxa!