Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-05-04 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Otazo, Eñaut
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Senar-emazteak zarete. Amaia emazteak beti nahi izan du katu bat etxean. Jexux Mari senarrak inola ere ez. Hala ere, senarrak amore eman eta katutxo bat ekarri duzue. Ez da egunik katuak sarraskiren bat egiten ez duenik.

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu: Andreak katuakin
a ze pelikula!
Azkenean norbaitek
ekarri digula?
Ez zera ohartuko
emazte sekula
eskubideak ta ni
urratzen gaitula.

A. Agirre: Eskubide kontutan
arrazoi nolanahi
dena txikitu ohi du
gu joatean porai.
Bastoiakin astindu
eta zaude alai
zazpi bizitza ditu
ta jo zazu lasai.

J.M. Irazu: Ez, ez nik ez det joko
jo nola bai zera!
Nik'e errespetua
badaukat gainera
baina irudipen bat
kolpetik atera:
bihar eroriko da
balkoitikan behera.

A. Agirre: Lurrera erortzen bada
buelta eta buelta
bueltan etorriko da
ez da berriketa!
Mejora ekarri du
ta jarri arreta
horrela ni pakean
uzten nauzu eta.

J.M. Irazu: Uste nun behar zendula
pixka bat xamurtu
eta aldamenetik
senarra egurtu!
Familin pasa dena
bi hitzetan laburtu:
katua ekarri ta
andria zakurtu.

A. Agirre: Barka ez zaidazu egin
mila amenazu!
Bizkarreko zauriak
aztertu itzazu;
isilik egoteko
ederra zaude zu!
Andrianak dirala
kontatu ezazu.

J.M. Irazu: Katu zahar batekin gu
behera eta gora
ustez familiantzat
dalako mejora.
Ez due asko entenditzen
igual hola hoba
arra ekarri du ta
laster galduko da!

A. Agirre: Majo moldatzen gera
bere aldamenean
arra ihes joango da
denbora joanean.
Baina berriro ere
zu etsipenean
zure lekua hartu du
sofaren gainean.