Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu: Andreak katuakin
a ze pelikula!
Azkenean norbaitek
ekarri digula?
Ez zera ohartuko
emazte sekula
eskubideak ta ni
urratzen gaitula.
A. Agirre: Eskubide kontutan
arrazoi nolanahi
dena txikitu ohi du
gu joatean porai.
Bastoiakin astindu
eta zaude alai
zazpi bizitza ditu
ta jo zazu lasai.
J.M. Irazu: Ez, ez nik ez det joko
jo nola bai zera!
Nik'e errespetua
badaukat gainera
baina irudipen bat
kolpetik atera:
bihar eroriko da
balkoitikan behera.
A. Agirre: Lurrera erortzen bada
buelta eta buelta
bueltan etorriko da
ez da berriketa!
Mejora ekarri du
ta jarri arreta
horrela ni pakean
uzten nauzu eta.
J.M. Irazu: Uste nun behar zendula
pixka bat xamurtu
eta aldamenetik
senarra egurtu!
Familin pasa dena
bi hitzetan laburtu:
katua ekarri ta
andria zakurtu.
A. Agirre: Barka ez zaidazu egin
mila amenazu!
Bizkarreko zauriak
aztertu itzazu;
isilik egoteko
ederra zaude zu!
Andrianak dirala
kontatu ezazu.
J.M. Irazu: Katu zahar batekin gu
behera eta gora
ustez familiantzat
dalako mejora.
Ez due asko entenditzen
igual hola hoba
arra ekarri du ta
laster galduko da!
A. Agirre: Majo moldatzen gera
bere aldamenean
arra ihes joango da
denbora joanean.
Baina berriro ere
zu etsipenean
zure lekua hartu du
sofaren gainean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra