Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-25 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-10-25 Aulesti Jaialdia
Gai-emailea
Amuriza, Xabier
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iratxek ez du alde handirik ikusten Patxi Lopez lehendakari jarri denetik; Maialenek, berriz, bai.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-10-25 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Lujanbio:
Sozialistek izango dute
nahiko truko zenbait gako.
Gauzak bastante aldatu dira
ta noski okerrerako
eguraldia ere aldatu da
euzki bero egun asko
pentsa hori ere hegoaldetik
bialtzen digutelako.

I.Ibarra:
Lehenago ere eukiten gendun
eguraldi aldaketa
udazkenean hori bastante
normala izaten da-eta.
Bertso mundua bardintsu dabil
jarri al dozu arreta?
Nik uste neban baina ez dabe
debekatu txapelketa.

M.Lujanbio:
Baino seguru asko daudela
bertso amaierei begira
haiek entzun ta euren hortzetan
zital ta gaizto diztira.
Lehenago ere hitza delitu
maiz bihurtu dute. Tira!
Orain argazki mutuak ere
delitu bihurtu dira.

I.Ibarra:
Ai argazkien kontu horregaz
beti ekin eta ekin
egia da bai igual horretan
bagabiz pixkat desbardin
baina begitu tablau gainera
ta lehen bezala gordin
bertsolariek urtetan dabe
nahi daben kamisetekin.

M.Lujanbio:
Bertsolariak kamisetekin
ta euren bertso aroaz
irteten dira euren kritikak
ta euren bandoak joaz.
Hala're Hitza egunkaria
baina atzerago zoaz
Hitza hori sortu zutenak laister
epaiketara dijoaz.

I.Ibarra:
Patxin aurretik dira baina horrek
kontu danok nabariak
nire ustetan orain be bardin
daukaguz gure argiak
ez dabez ahaztu gure herrirako
noizbehinkako opariak
ze oraindik be iristen dira
narratibako sariak.

M.Lujanbio:
Ta Patxik haiek irakurriaz
pare bat detaile merke
horiek beretzat hartu nahi ditu
hori're izan liteke.
Bien bitarte manifak mutu
ta isilik hainbat jente
nahi luketenak kaleak hustu
eta espetxeak bete.

I.Ibarra:
Egia da bai guk espetxeak
daukaguz nahiko beteta
ta luzaroan ez da helduko
igual hortan aldaketa.
Baina antzera jarraitzen dogu
guk lehen bezain lez erreta
ertzainek porrak lehengo moduan
astintzen deuskuez-eta.