Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Osinalde Saria (29. 2000. Gabiria)
Représentación
2000-04-15 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Goikoetxea, Ekaitz
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gabirin bada aharizale ezagun bat Noare baserrikoa, guk Noare hots egiten diogu berari ere, eta ahariak entrenatzeko nahiko inbentu bitxia dauka: bera kotxean joaten da eta aharia sokatik lotu eta korrikan atzetik. Zu, Iker, Noare zara eta Ekaitz aharia.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Goikoetxea:
Ford Fiesta xaharrari
hartu ziot usai,
azeleratu eta
ez natxiok lasai;
belozidade ona
ezina eta ai,
ezin diat gehio ta
polikio jun ai. (bis)

Zubeldia:
Lehengoan egin zidan
latza komeria,
nunbait egin bainuen
frenazo haundia;
hau degu martxea ta
ta hau degu harria,
orain jarri beharko det
piloto berria! (bis)

E. Goikoetxea:
Apustun ikusi nahi
ninukek nabarmen,
baina nik ez zeukeat
uste aina kemen;
patxada gehixeago
ipini zak hemen,
hil egingo nauk eta
iritsi baino lehen! (bis)

Zubeldia:
Batzutan arrastaka,
bestetan korrika,
gure ahari hauxe
hain geldoa baita!
Halare asmatu det
sistema polita:
prueba egin behar det
aurretik jarrita. (bis)

E. Goikoetxea:
Autoan ipinita
mendi ta karrikan,
aldamenetik hasi
ez haiz ba kritikan!
Gogorik ez zeukiat
nere partetikan,
lehen'e ematen didak
ipurtzulotikan! (bis)

Zubeldia:
Ahari polita ta
kuriosoa haiz,
talkean aritu haiz
askotan eta maiz;
kopeta gogorra diat
ta ohartu nauk garaiz:
aharia saldu ta
neu hasi behar naiz. (bis)