Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1999-01-17 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1999-01-17 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I.Elortza:
Kanarietan eon ginan
ederto pasatzen;
lagun haundiak egin,
hotelera zuzen;
orain hemen nator ni
umeagaz ozen,
ez al dautsazu honi
zure antzik hartzen? (bis)
J.Sarasua:
Antza izan liteke
erdi aitzakia.
Kanarias da bero
eiten dun tokia,
baina insinuaketa
ez zen egokia;
nik soilik bota nuen
zortziko txikia. (bis)
I.Elortza:
Esan dogu, alkarraz
egon gara aurten;
zeozer egin gendun
hotel merke baten.
Zortziko txikia dau
gaur Jontxuk esaten,
eskerrak ez jatazan
zortzi txiki urten! (bis)
J.Sarasua:
Zera gertatzen zaio
hainbat neskatili:
azpikoa berotu
hamaika mutili;
orain horren estu ez
nazazu erabili,
Egaña ere ez al zan
ondoan ibili? (bis)
I.Elortza:
Bakean bizi daiten
itxi Egañari,
proiekto haundi bat deukot,
egon zaite adi:
ume honek egingo dauz
saioak ugari,
Kanarian repentista
ta hemen bertsolari. (bis)
J.Sarasua:
Palmasen txakur askok
egin zizun zaunka;
nik neuk ezer ez daukat
Egañaren aurka,
baina ume hau ez da
Sarasuan marka,
ez du antiojurik
ta ile gutxi dauka. (bis)
I.Elortza:
Laster urtengo jakoz
ule batzuk gora
ta gero helduko da
miope tonora.
Medikuen eskutan
ixtea da hoba,
ADNaren froga
egin beharko da. (bis)
J.Sarasua:
Froga hori egitea
gaur ez da kasua,
ez zan nerea izan
zure enbarazua.
Mutiko polita da,
isil ta gozua,
gutxi protestatzen du,
ez da Sarasua. (bis)